Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
liburuak14
erderaz1
français1
 
 

HOSTO erorkorrak dituzten zuhaiztiak dira baso.
Horrela bakarrik nago ondo
orain- oraingoetan.
Orainak kokatzen du oraina.
Denak beste dimentsio bat erakusten du
eta orainak iragazten du denbora
beste frekuentziaren batean.

Eta argia bezain zuri dira orriok,
zuri bezain itsu
izan dena oro honantz hurrupatzen duena,
lehen izandakora iritsi ezin naizenez, berriz,
iragana eskura ezina denez.

Eskura ezin den guztira hedatzen da denbora,
gaztaina morkotsetik ateratzean bezala
eta eskuetatik ihes egiten du presenteak
lipar batez babestu dugunak,
berriz desagertzeko.

Eta orain nahiago nuke ihesa,
zuongana bihurtzea, eta hor geratzea, mariuxa,
baina helduka erori den gaztaina naiz morkots honen barruan,
denborak oraina urtzen duen bitartean
hemengo eta geure.

 
 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago