Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 
  erderaz1
 

BELAUNTZIEK itsasoan pausatu diren kaioak ziruditen.

Sentitzen haut
egin gabeko guztiak irudikatzen;
pozarren aurrena,
eta gero,
egin ezinetara etortzean abailduta.

Sentitzen haut urrunera begira
denak urrunegi dirudien momentuetan
eta eskura daudenentzako beranduegi iritzita,

agian itsasoko olatu-tzar batek eraman hazan eskatzen,
aurreraxeago
itsasoa harkaitz baten aurka apurtzen eta apartzen,
sentitzen haut sakonari so.

Belauntziek itsasoan pausatu diren kaioak ziruditen, egia,
baina Szymborskak zioena, errealitateak exigitu ere egiten du bizitzak badarraiela esatea.