Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 
  erderaz1
 

ZERUTIK lurpera,
eta orain atzera lur gainean.
Joanean.
Iritsi ezinka ere bai –hi gabeko honetan–
onena besteengana, gureotara abiatzea izango dela
erabakita bezala.
Esaten huenean bezala
esaizkidazu kontuak ni isilik banago ere,
erakutsiz bezala
zugan geratzen da bizia
ni isilik banago ere.
Tunela... Eta berriz argia.
Orain hemen ez hagoenez
denean ote hagoen.

Zerua garbi-garbi.

Heuk honez gero Grezia ere pasea dun.

Itsasoa urdin-urdin.
Zerua hain garbi!