![]() |
![]() |
INOR ez dago liburu bat idaztera behartuta,
Bergsonek ziona;
bizitzera bakarrik eta sortzera, agian.
Baina edozein herritako liburutegian
kanposantuan baino hobi gehiago dago,
nork gurtuko,
idatzia idatziz
isolamendua ez al dela izango eta
bakartatea baino malegunekoago!
Inor ez dago -hitz mutuak- irakurtzera behartuta
eta behin esandakoa berriz altzora bildu nahi izatera.
Inor ez da geratzen hemen idatzi zuenaren lekuko
edozein herri-koxkorretako kanposantu atarian dionez,
eta denborak bere lazoan harrapatuta, aidanez,
haragia estali zuten lumak baino xereago dira
inork irakurri zain idazten direnak.