Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
    liburuak8
Azalpenen azalpenak

Tere Irastortza euskal poesiaren alorrean ibilbidea egin duten idazleetakoa da. Azken hogei urteetan zehar argitaratu dituen liburuak dira horren lekuko. Hemengo hau, “Glosak esana zetorrenaz” izenburua duen poema liburua, orain arteko azken mugarria da ibilbide horretan. Honelako abiapuntu batean oinarritzen da liburua: poesia mundua ulertu nahian planteatzen den azalpena da; baina poesiak berak azalpenak (glosak, alegia) behar ditu, ulertuko bada. Poesia, beraz, alferrikako eginbehar saihestezin moduan agertzen zaigu paradoxikoa. Eta liburu honetan paradoxa honetan sakontzen saiatzen da idazlea. Adibidez, lehenengo poemetan hiztegi zientifikoa dei litekeenaren erabilerarekin. Zientzia ere, mundua azaltzen saiatzen baita, baina funtsezkoenera heldu gabe. Mundua ulertu ordez; sentitu egin behar da, subjektua ezin jar baitateke mundutik aparte. Baina honen ondorioz, ezinbestez sortzen da subjektuaren eta inguruaren arteko harreman tirabiratsua. Poemak egiterakoan, bestaldetik, idazleak collage-aren teknika erabili du. Zati solteak diruditenak, oharrak, aipamenak pilatzen dira poemetan. Eta, amaitzeko, ezin utzi aipatu gabe Tere Irastortzak hain berezkoak dituen hoskidetasunean oinarritutako hitz jokoak.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago