Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
  osin7

Osinberdeko kantoriak

osin5    

Hitzaurreak beharrezkoak dira. Hitzaurrerik gabeko liburu bat ez da itxurazkoa. Eta poesi liburuetan behar hori areagotzen da, nonbait poeten exhibizionismoa beste baten aurkezpen batez disimulatu beharra bait dago. Horra nire funtzioa: irakurketa hutsez garbi ikusten dena kontzeptualizatzea, sinistareaztea eta arautzea, hitz batez, iluntzea. Betiko topikoen bidez, gainera. Gero, bai, gazte garaiko laguntasunaren oroitzapenekin batera, edozein moetatako zentsutetatik libro utziko duten oniritziak barreiatuz. Bete dezadan nere eginkizuna esandakoari salbuespen batzu eginez.

Tere Irastortzaren poesigintza, zabala da. Ez dut hemen egingo bere liburu era sarien zerrenda, poesia zaleak sobera ezagutzen duena. Horretaz gain, poetaren zerenginaren osagarria den literatur ikertzaile bezala ere beste hainbat lan burutu du. Baina hontaz azpimarratu nahi nukeena da urte honetan bi poesi liburu eman dituela argitara, hauxe bait da poeta baten heldutasuna garbi adieratzen duen datu bat.

Kontutan hartzen bada edozein liburuk -poesi liburuek areago - kalera irten baino lehen Zuzentze eta borobiltze lan ikaragarrria eskatzen duela, eta poemen lehenengo kritikari eta baztertzaile amorratua Tere bera dela, badirudi mintzatzeko -batzutan oihukatzeko- gogoa izugarria dela. Aukeratu duen adierazpideak, gainera, gero eta argiagoa dirudi: hasiera bateko hotsekiko lilurak funtsezkoagoa deritzadan kontzeptuekiko ardurari utzi dio lekua. Bilakabide neketsu honek, bestalde, tradiziorik gabe emakumezko topikoak sonu behar izatearekin topo egiten duo Ikuspuntu honetatik begiratu eta ulertu behar da lan poetiko, hau, batzutan ez konprenitua.

Osinberdeko kanthoriak honi interpretazio bat eman behar izateko lanaren aurrean bururatzen zait poesiaz eztabaida gutxi dagoela eta aldeko giro bat sortzeko tribuna zabal eta independiente baten beharra legokeela, uneak direla desagerturiko Oh! Euzkadi baten funtzioa beteko lukeena. Konforma gaitezen, bitartean, unez uneko interpretazio bakanekin.

Komentatzaile apal honen ikuspuntutik, bada, bihoaz Tereren poetikan kausi daitezkeen ideia nagusiak, zenbait ejenpluz horniturik: lehenik, poeta moderno guztienetan ematen den gaia, heriotza, eta beronen atzeraezintasuna: heriotza azkena da. Honen frogagarri, lehenengo poeman “guardako aingeruak betirako” desagertu zirela esaten zaigu. Segurantza hau -segurantza bakarra, agian- larritasuna dakar ondorioz. Eta egoera honetatik nolabait “askatzen” duen auza bakarra maitasuna da:

Ah Maitasun
herio dosifikatzaile
bizitzaren izenean
herio-bideko oztopo bakar!

Baina, hona lehenengo harma bikoitza, maitasunari gehiegi atxekitzeak desegiten denean min eman diezaioke poetari: desamodioak etsipena sortzen du poetarengan. Batzutan etendura hori trajikoa da, eta hau ispilatzeko Tereren poetikako gai konstante bar: lagunen baten heriotza.

Izenik gabekoak batera hiltzen dira
izendunak banan bana
eta maite ditugunak bakarka

Eta orduan bigarren elementu bikoitza sartzen da jokuan: oroimena. Alde batetik iragandako une zoriontsuak berbizitzeko baliapidea da, baina bestaldetik oroimena hutsala da bizitzan aurrera egiteko, eta ez hori bakarrik, honen bidez gainera denborarekiko larritasun hori areagotu egiten da:

( ... ) .
baina denboraren erraietatik
ezin memoria antzuak elika
oraina.

Azkenik, maitasuna den leit-motiv horren barruan poeta bere nortasun bereizgarria salbu gordetzen saiatzen da, literatur tradizioan emakumeak betetzen duen objetoaren rola sujetoaren bilakatuz; baina hau norberaren zeregina dela ulertuz, ez du emakume guztien bandera bihurtzen, baizik eta bere nitasuna, Tere Irastortzarena, indartzera da datorren motibo gisa erabiltzen du:

Negua bazetorren
jantzi dinat ohea,
badakin
hobe dun beti ere manta ona
amante txarra baino.

Ez da nire asmoa zerrenda exhaustibo bat egitea. Hauetaz gain, irakurleak errez aurkituko dituen beste elementu batzuk ere badira.

Zaila izan zait, bestalde, poemok irakurri ondoren beren eragin eta formaz ez kutsatzea, eta bertako nahiz beste inongo topikorik erabiltzeko tentazioari ihes egiten saiatu naiz. Baina orain iluntzen ari eta nire kriseiluak ez du, jadanik, behar bezala argitzen. Horregatik, itzali baino lehen zera utzi nahi nuke idatzita: Zaldibiko Osinberden ura jaiotzen da; liburu honen jarioak busti zaitzake bere sujerentzietan murgiltzen bazara.

Barakaldo, 1986ko urrian
MANU LOPEZ

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago