Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

PEN AMERICAN CENTERrek antolatu duen PEN WORLD VOICES izeneko jaialdian hartuko du parte Tere Irastortza euskal poetak, New Yorkeko Unibertsitatean . Jaialdi horretan ere, New Yorkeko Unibertsitateko nazio-arteko etxe guztiek ere hartuko dute parte, egunean zehar.Jaialdi nagusi horren barruan antolatutako BREAD for the SOUL jaialdian izango da bere emanaldia .

Arratsaldeko 4etatik 6etarako jaialdian izango da euskal ordezkariak, eta bertan bere poemak euskaraz eta ingelesez irakurriak izango dira , beste bi poetekin batera. Beste bi poetak izango dira bat katalandarra, Melcon Mateu eta bestea, Odi Gonzales, ketxuarra. Jaialdian zehar bere azken hiru poema- liburuetako testuak irakurriko ditu. Bestalde euskal kulturaren berri emanez, bere emanaldian erabiliko du Aitor Furundarenak bere azken libururako sortutako musika. Aitor Furundarenak sortu eta Garikoitz Mendizabal eta IƱaki Telleriarekin grabatutako musika Eta orain badakit diskan.

Tere Irastortzaren poemak ingelesera, italierara, gaztelerara, katalanera, gailegora eta frantzesera itzuliakizan dira hainbat antologiatan, aldizkaritan eta liburutan. Oraingoko ekitaldirako Sara J. Trutlek itzuli ditu. Ingelesera eta beste hizkuntzetara lehen ere itzulitako beste poema batzuk bere webgunean ikus daitezke www.tereirastortza.com orrian. Jaialdian erabiliko den musika ere entzun daiteke webgune honetan.

_____________________________

1.-Traductions

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago