![]() |
|
Sol Mateos
AcrÃlico sobre table, 52x42 cm.
|
|
![]() |
|
![]() |
|
![]() |
NIRE larruan nagon
eta hi nire larruan hago
eta hura nire larruan zagon:
mundua zagon larrupean.
Eta batzuetan mudatu nahi geninake larrua,
sugeak bezala egiteagatik,
mudatzeagatik
eta arrastaka ibiltzen gaitun
larrua nola urratu,
bidea nola erratu.
Nire larruan nagon
eta hire larruan nagon
eta haren larruan nagon:
mundua zagon geure larrupean.
Eta beste batzuetan mudatu behar dinagu larrua,
sugeak bezala,
izateko.
Nik, hik, hark eta munduak
gura dinagu eta larrupe bera
larruak biltzen duen haragi egina.