search
Tere Irastortzaren liburuak
Izen gabe,direnak Haurdunaldi beteko khantoriak
Tere Irastortzaren liburuak
Manual devotio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzeco escu-liburua
Tere Irastortzaren liburuak
Gabeziak khantoreak / Izen gabe direnak/ Glosak Esana zetorrenaz
Tere Irastortzaren liburuak
Derrotaren fabulak / Hostoak
Tere Irastortzaren liburuak
Izendaezinaz / Gabeziak
Tere Irastortzaren liburuak
Eta orain badakit / Siete poetas vascos/ Osinderdeko kantoriak

ARANTZAK sortu dituzu

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

ARANTZAK sortu dituzu

I

ARANTZAK sortu dituzu
lore maitagarritzat izan nauzu eta.
Makurtu zara, lurrari muin ematera
haize boladak bota nazakeelakoan,
gotortu zara eta zrrrundu
jo behar nindutela asmatu orduko.

 

Lehertu arte ibili naizenean
eta denega egin arte lan egin dudanean
eutsi egin didazu.

 

Maite nauzu, gorputz...
nola onartuko dut, bada,
zatar izan zitezkeena ?

 

II.

Maite zaitut gorputz...
Nola onartuko dut, bada,
behar ez zaitudana.

 

Eta orain, aittu,
nekatuta zaude eta atseden hartu nahi duzuna... badakit,
badakit, hotzago eta isilago eta ilunago iruditzen zaizula,
orain, negua.

 

Aittu... Itxi begiak. Munduak uste du akabatua zaudela.
Aittu... laga. Zainduko zaitut nik, bitartean,
atseden hartzen duzun bitartean.