![]() |
![]() |
Ilargiak bere aurpegi iluna bezala
hizkuntzak ere baduela berea,
-uste dudanez-
Heriotza: hezur-haragiz gabetua.
Eta hala edo horregatixe, igual,
hizkuntzaren egitekoa ez dela izendatzea
-uki daitekeena,
ikus daitekeena–,
hizkuntzak etorkizuna asmatzen duela zoriontasunarekin,
ukitu-ikusi ezin dena sortzen
aditzera ematen,
eta estututa zeuden ezpainak zabaltzen dituela
eta barruak erakusten
zeruan irribarreak margotzen dakien
arkatz majikoa bailitzan,
-jakinarazi didazuenez–