Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
mundua
 
erderaz1
Geratu egin naun bide erdian. Begiak itxi eta atzendu ditinat kanpai hotsak
eta artaldearen zintzarriak eta txori-txintak eta kirkilen deiak.
Eta haizeari eman zionat dena,
dabilela ene adats artean,
fereka nazala,
sar dadila ene arnas-bideetan.
 
Begiak ixtearekin edertzen dun arrastiria
hegoa haize epeletan;
eta begiak itxita ere
ederregi egiten zaidan udaberria,
garbiegi zerua, Aralarren atze-aldean askatzen,
milaka berde, hostoz-hosto zabaltzen
harako begirada hartan kabitu ezin denean.
 
 
 
 
 
 
 
 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago