Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

Ez dakit zuek jakiteko moduan izango zareten
mundua
 
erderaz1
catala1
baina txori bat aurkitua dute hezurren baten bi aldetatik grabatua
orain hamabost mila urte ingurukoa
hemen bertan.

 

Iruditzen zait esan edo egiten duela
noiz dela betiko eta noizko dela beti
harriaren edo hezurraren bi aldetatik grabatutako txori mutu batek
galderaz eta erantzunez soildutako adar batetik
xiruliruli-xirulirula.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago