Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
liburuak12
poesia
 
ingeleraz1
 
 
UME GUREAK,
gure sabelean ernaldu eta itsatsi zinetenak
gure baitatik sortu eta emakume egin gintuzuenak
 
har ezazue arnasa
-eman ziguten hatsa-
egunarekin argia eta gauarekin atsedena
hitzetan bizitza eta isiltasunean hazia
 
ez gaitzazue utzi barren gabe
ez gaitzazue uka inoren aurka
 
aska gaitzazue betiko heriotzatik
gure haragia ernalduz
gure izana itzarriz
ondorengoengan
 
menderik mende
hemen
denborarik denbora
kemen.