search
Tere Irastortzaren liburuak
Izen gabe,direnak Haurdunaldi beteko khantoriak
Tere Irastortzaren liburuak
Manual devotio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzeco escu-liburua
Tere Irastortzaren liburuak
Gabeziak khantoreak / Izen gabe direnak/ Glosak Esana zetorrenaz
Tere Irastortzaren liburuak
Derrotaren fabulak / Hostoak
Tere Irastortzaren liburuak
Izendaezinaz / Gabeziak
Tere Irastortzaren liburuak
Eta orain badakit / Siete poetas vascos/ Osinderdeko kantoriak
liburuak12
poesia

ISILTASUNERAKO TARTE BAT: DOLBY SISTEM

Ezer gehiago ez dakigulako idazten dugu:
Zer moduz zaude edota eguna ederra dator, konparazio batera.
Eta idazteko Dolby sistemaz behartzen gara
soinuaren zehaztasun berberaz
isiltasuna ere entzunaraztera,
merma gabe
ezeren merma gabe.
 
Eta dena, funtsean, ezereza barne,
esana geratzen da esa ten ez denean ere,
hitzetan ere, funtsean, isiltasuna kabitzen baita
merma gabe,
Dolby sistemari esker,
ezer asko ez dakigulako
zerbait esan nahi dugunean, batez ere.