Bidekoaz (2)

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

BIDEKOAZ (2)

liburuak8
poesia
Lareoko urtegian ez bezala,
argiak zerua is1atzen du lokatz-uneetako ur geldoan,
betiereko ispilu jelatuan.
Horregatik, bederen, barka iezadazu
zerua dirudizunean
beldurtzen banauzu:
Ur biziak nahi ditut
nahiago gainera,
bazterren kontra bara ezin
eta lur xurgatzaileak ase ezin dituztenak ere.
Barka iezadazu, bada,
argiak zerua islatzen duen lokatz-uneen gainetik
jauzi eginda pasatzea nahiago badut.