Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
orain2

Aitor Furundarena, Garikoitz Mendizabal eta Iñaki Telleria Tere Irastortzaren Eta orain badakit poema-liburu musika bihurtuz .

Soinu teknikaria:Fredi Pelaez.
Maketazioa:Allende Arnaiz.
Irudia: Erkuden Flores
poesia
 
BERDIN BERDIN
 
BERDIN BERDIN, egin dezagun kontu
bi gehi bi galdetzeko premiarik ez duzula sentitzen,
edota Frantziako hiriburuaz aritzekoa.
Ez duzu esaten eta ez da ez dakizulako,
badakizulako baino.
Berdin berdin, porru-patata zer den galdetzen badidazu,
ez luke ondo emango
edo emango luke ez hitz-egiteko gogoa duzula
hitz egitekoa baino gehiago.
Emango luke bes te norabaiteko edo norabaitera
nahi zenukeela.
Berdin berdin, nik ere ez dut sentitzen
nor naizen edo nor haizen edo nor zaren
esateko eta erantzuteko premiarik,
denetan neu banintz bezala
edota denetan izan ezin banintz bezala neu
bakarrik.