Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
derrotaren6
Irudia:Fabiola Beltzunegi
 
poesia

 

"Mais le tatuage des souvenirs devenu mon ciel".
Pierre Bearn
 
HITZIK ezean
oroitzapenak atzamarkatuko ditut
memoria atzean bizi diren amets ertzak
kamustu eta
egia bailiran
denbora orratzaz injektatu
orrietan
era horrela hitz emango
isiltasunari
era horrela mintzatuko
isiltasunaz
isiltasuna
isildu arte.