Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
derrotaren5
Irudia:Fabiola Beltzunegi
poesia
 

 

IZAR istripuren batetako atomo dantzan
non hil ezean
sateliterik satelite ibili ondoren
argidomatzaile batek
ihauterietarako baratzean
Indianapoliseko herri politen batetan
euri zain urtetan dauden afrikarren
egarria
beti tanta totel
desertuko hondar apurretan
izerdia xurgatzen duen
eta zergaitik zertarako zein non noiz zenbaten
atzean konkretutasuna atzeman ezanik
dabilen haurraren nigarren
Managuan deihadarka hasiko bolkanen
gaua luze gelditzen zait
eta barrenak hartzeko goraiza ezean
nola terrore pelikuletan
arratoi ertz luzeek
goiko pisuan
gizonen bihotzak jan dituztela ikustean
konstelazioen algarak
ez nau akuilatzen.