Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
  
"Así en pretérito pluscuamperfecto y futuro  adsoluto
voy hablando del trozo del universo que yo era"
Blanca Andreu
 
derrotaren4
Irudia:Fabiola Beltzunegi
poesia
 
HORRELA ekiten diot nire etorkizun ortopediko
amestua errepasatzeari
aurreraproiektu zenbat semaforo gorritan leherturik
egun ilargi gihar-giharrezko zenbat
lermaturik
hezurretan
lerro estu artean berotu ahala ezkutatu nahirik
eta gero
zisnearen azken pasioan
lakua
ilargiaren ispilu zela deskubritzearekin batera
etsi beharra
zuhaitzak luma bait dira
eta urak sakon eta geldiak
eta hasi berriro
gramatika ikasi
ahantzi gramatika
arnasa erreskatatu
baina aideetan ihes ezinik
-lakua imana-
haizearen hoxkiriak hizkurtu duen bagatxo-
pera murgildu
ilargia