Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 
derrotaren3
Irudia:Fabiola Beltzunegi
poesia
GELA berean aldentzen gintzaizkion
elkarri
nik leihoa irekitzen nuen
arrubiozko mina joan zedin
begiak astintzen
malkorik ez jausteko lehia handienean
zuk
argia paltrikan sartu
txanponekin nahasian
egunez
begiak zabaldu
izarren artean zintzilik ziren soketan
hasperenez haizeari deituz
eta hanka punttetan gerturaturik
gerritik heltzen zenidan
ni oratu nahiean
nire gerrian itsatsirik
ni zinelakoan
eta gezurra zen.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago