Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
derrotaren1
Irudia:Fabiola Beltzunegi
poesia
 
HAlZE herena hasperenetan joaten zait
arnas estu hesteak astinduz
goiz hozkirrien
atsekabeen azken hozkiaz
astintzen ditut asmoak eta
uste botaka
hosto hustuak
usain hits-hutsak
haize herena galtzen dut
enbido guztien bueltan
enbidia guztien truke
eta gero birika nereak
aide-erren
astintzen ditut egiak
eta hesteetarik
susmoak
baina haizeen larrosa inon ez
inon ez alfa eta omega
bi egi-anega
harri filosofalik
Atlantidarik inon ez
inoiz ez ostadarretik zintzilikatzeko kolunpiorik
denboraren haria etengo duen goraizarik
inoiz ez bizi sarrerarako hazirik.