Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
izen3
 
erderaz1
 ingeleraz1
 
poesia
 
HOTZ-BEROEN paralelotan
eta mundua estutzen duten latitude denetan
irla bakarrik ez inuzentziarentzat.
Itxaroidan, haatik,
memoriaren tranpa gainean:
amets hantu eta
ahanztura gorrienetan gardainatuek
enbarazo egingo ez duen horretan.
Itxaroidan
ezagutzen dudan oasi bakarrean.
eta luze iritzirik hangoenetan konta itzan,
zeru-lurren arteko zurubiaren mailekin,
alferrik esandako hitzak:
ezagutu dudan oasi bakarra.