![]() |
|
Musika: Itziar Flores eta Erkuden Flores |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
TESTAMENTUAREN AZKEN KLAUSULA
ESATEN ez dena bakarrik baita
esan behar zena
eta isilik gordea
oroimenean betirako ernaltzen dena
et' ernaltzen.
Diot guzti hau -dio-
jakinez eta hemen
aipatu izan ez dena
bakarrik
dela iraungo duena
izenik gabeko memoria izuak atxekiko duena
Nola hazian hezurra
hitzean daror matxura
baina asetzen duen bakarra
oroimenaren gatzura.