Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
izen1
poesia
 
ITSASOAK lehorra garaitu ezin duenean,
are-aleak sentitzen duen higiadurarena da
metafora -esan hunan-,
presentzia erasotzaileen alferrikakoan da
atsedena
-errorik gabe irauten ikasitakoena-.
Ez dinagu hemen zertan itsas-kolperik
zenbaturik,
iraupenak ez din hasierarik,
presentziak, gunez-gunezko tokiak
ez din neurtu beharrik.
Ez begira berriz ortzmugara:
iristen diren untzi eta hondakailuak
naufrago eta konkistatzaileak
hosto ximelak ditun gure aldian.

Egon, egon, isilean.

Builak ez du adi jartzeko betarik
hondartza ezagutu alde,
eta hondartzak ondotxo dakizki
beldurrak keinuka gorde nahi dituenak
eta ez du iada erretorikak espantitzen
-esan hunan-.