Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
izen1
poesia

1

AHOTSA zen egun haietan.

Ahotsa, Abraham semearen holokaustua onestera
eraman zuena,
eta ahotsak zirauen,
ustez aharia inmolatzeko,
zotzak biltzen ari zuenean;
eta hirugarren egunean, begiak altxaturik, urrunera
lekua ikustean
Isaaken galderak zeharbidez gaztigatu zituenean
 
ahotsa zen artean,
Abrahamek eskua hedaturik
semearen inmolatzeko marrauzari lotu bitarte;
eskua hedatzeraino ez baitzuen ahotsak birrindu
aurreko ahotsa
Abrahami «Hemen nauzu» erantzun arazteko moduan.
 
Ahotsari entzungor eginik semea holokaustuan eskaini
ezean
bere galderei gizalegez erantzun
eta Isaak askatzeko Aita ukatuz hiltzera, ordea,
Kainen pareko zitzaigun:
bakartasunagatik;
hitzean,
irudi isladatua so denaren pareko den moduan;
eta ahotsak alferrik ekingo zion «Abraham, non zaitut»
hoska,
isila ez baitzen gezurrezkoa izango
babesik eskaintzen ez zuen hats gabeko aurkintzan
ahotsak isiltasunaren atzean gorde izan ezean.
 
 
.........2

Ahotsa zen mortu egun haietan


eta, oraindik-orain, zerurainoko dorreetan,
babel berrietan,
ahots-goruek
populatzen dituzte ibiltarien garun-ametsak
itzalik gabeko dorrepean
espaloi eta kaleetan andapainak saltzen dituzten
.........dendarien artean.
Abrahamen ahotsa zeruko izarren tamainan
berratu zenez
-ahots eta errainu andabide bilakatutako munduan-
gorpu hutsetan ahotsen irrintzi txerbilztuek
ezin dute erantzun:
dena ahots izaki hatsik ez den eremuan
ez ordea, Abrahamek aita ukatu eta semea salbatzeko
ahotsik sakabanatu ez bazuen lurbiran,
zeren ahotsa itoa zatekeen areetan
eta Itsasoa, itsaso gorri hura, arraultze haundia
hautsi ezina, lurrin-hobi
hotz eta iluna.

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago