Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
izen1
poesia

 

ARESTIAN

ETA SUFRITU, asko sufrituz idatzi zuen harako haren
hitzetan asko omen poetalariak
liburu arraroenetan letra txiki gordeenei
hautsak kendu,
hainbaten tonbak profanatu,
eta ezezagunaren misterioaz hegaldatu direnak;
«imitatzaileak», zioen,
konparazio batera, kopiaren kopiaren kopia aroan
garelazkoan
eta imitamendurik zital eta tristeena, diot, zioen,
batek kobardiaz asmatuta
norbere buruaren apologia eta maskaretan
datzana
 
bedi, bada
-zioen ahotsak-.