Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
izen1
poesia
 
HARA! Hona hemen esistitzen ez zena,
animalia bazen, Rilkek diona,
ala izan aurretik ez bazen
-harrobi zaharretan fosilik ez egoteak hala
erakusten omen-
hori beste auzi bat da
erabaki ezin dena.
Aurretik, baterakotasunean ez bazen,
ur arrea zen mendiko elurrekin jaitsia;
aurretik -ezezta ez litekeena
nola izenda liteke-
marian barrena dabilen hatsa zen, apike.
Orain, orroa
izuarekin denborari gardainatua.
Orain, harako zimeldura
gutiziaz betea,
pentsamentuaren tolesturan
xerka dabilena.

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago