Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
osin43
poesia
 
GARAl batean -garain hartan-
txoraturik artean
aski izan zen irrifarra
hire ezpainetarik eskegitzea deliberatzeko
ipur-masailean hire pepita
hatsa haragian itsatsia
txertaua niala uste izateko
hitzerdia aski:
hoa oinutsik belauniko esan bahit
arrastaka joana nindukean,
diti bat behar dinat
alkanforretan bustitzeko entzutean
bular gabe gertatuko nindukean
higatik
eta orain beste usainak
goza nahi zetiat ene sabelean
nigatik.

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago