GAU osoak eman zetiat zain:
kaia-txorien moko gorri -azkazalak-
ene azalpera noiz murgilduko
OMko gauetako programak
-ene azkazal- hozkatuz
diru apurrak oro kastatuak
perfumerik garestienetan
eta goizaldeetan hire alkohol kirats basatia
kantzontzilo ertzetaraino
hitzerdia baino gutxiago eskatu
eta ezta diosolik ere ate atzetik
ezta begirada iheskorrik ere
maindere zimurtu artetik
ilundu dik.