20 Segundotan

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
        liburuak8
       
        poesia

 

2143. orrian datorren
eragin bikoitzeko lurrin-makinaren funtzionamendu
eskemari begira jarrita
behar dudan denbora baino laburragoan
suntsitu zuen 7.2 graduko lurrikara batek
Kobe Hiria 1995eko urtarrilean
20 segundotan:
askok malkorik isurtzerik ere izan ez duten
20 segundo horietan.
 
 
 
 
lurmuturrek
itsasoaren besarkada bortitzena nahiago duten
20 segundo horietan,
esperantzaren eklipsea
inoizkoa bihurtzen den 20 segundo horietan