Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
liburuak8
poesia

 

Bazen, Itsasondon oker ez banago, aulki berezi bat;
horren berezia non baserri askotan, emazteek,
erditzeko, bertan egin baitzuten indar,
horren arrunta non etnologoek katalogatu egin zuten.
Bazen Barnevillen jaioa, Entziklopediak oker ez badio, idazle bat,
Marie Catherine Aunlnay kondesa, bere oroitzapenez baliatuz
nobela historiko eta ipuinak idatzi zituena,
harako 1690eko inguru hartan.
Bada, Entziklopediak oker ez badio, Auñamendi entziklopedia
sistematikoa,
gaien tratamenduaren aldetik desorekatu eta
informazio zaharkituaren altxortegia
eta, izango da, oker ez banago, euskarazko hiztegi entziklopediko
hagitz
AULKI hitzaren ondoren
Akusatuen aulkia, Ordezkoaren aulkiaren aurrean
akaso Aulki Goren edo Aulki Elektronikoaren ostean
-eta agian bigarren argitalpenerako- HAURGINTZA Aulkia edo
horrelakoren baten berri emango duenik.