Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Zortzikoaz

hitzak hots
français1
erderaz1
5/8. Erdia baino zertxobait gehiago.
Biko eta hiru konpasak aidean jartzen dituen erritmoa.
Zortzikoa.
Erdia baino askoz gehiago, erditzea ez baita erdibitzea;
erditzeak, osatzaile eta osagarri garela sentiarazi baitigu.
5/8. Erdia baino zertxobait gehiago, sortzea ez baita batzea edo zatitzea,
ez bada biderkatzea edota ber-banatzea: Sortzea.
Aristoteles delako batek logikari ixkin eginez, AB bereizten diren tokian,
arteak sakabanatua batu nahi du.
Arteak sakabanatua batu nahi du,
denetik ez dena sortu nahi du,
ez du A ala B hautatu nahi;
A eta B batuz beste zerbait- ez dena- sortu nahi du, dena den honetatik,
beste guzti hori izan dadin, beti.
Eta horretan dabil sortzaileon adimena. Gorputz osoaz aditzen duen
inteligentzia, behatzekin tratatzen den eta marrazten den mundua traktatu
bihurtuz.
 
Edo beste guzti hori geurera ekarriz
eta tratatuz : modu filosofikoan agian,
edo, behar bada, jakinguraren amodioz.
 
Gorputz osoarekin idazten dugu
 
Eta hala ere,
guk ez dugu idazle gisara aipatuak izan nahi emakumezko garelako;
eta ezta gutxiagorik ere, idazle gisara isilduak izaterik nahi, emakumezko garelako.
Zortzikoa.
 
Txillida- tokiko herdoila,
erdia baino askoz gehiago:
gure gorputzak adimenaren sorgune
gure gogoak baduelako
gorputzari zer eskertua.
 
Denetik sortzen da ez dena, dakigunaren arabera.
hitsak hots1
Mundua ez baita gurekin hasi,
mundua ez baita gurekin amaitzen.
Denetik sortzen da ez dena,
eta ez dakigunagatik idazten dut, oraindik.
Mundua ez baita gurekin hasi.
Mundua ez baita gurekin amaituko.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago