MENDIZABAL, Mikel "Osinberdeko kantoriak"

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
    liburuak3
Osinberdeko kantoriak

1986. urtean argitara zuen “Derrotaren fabulak” liburuak aurreko bere poesigintzarekin zekarren aldaketa aurreratu besterik ez du egiten “Osinberdeko kantoriak” honek. Garai bateko Tereren olerki luze eta landuek motzago diren beste batzuri utzi diete lekua. Olerki motzak hauek, idazlea ideia idarokigarri bat zorroztearen atzetik darabiltenak, poesia llabur sententziosoa, ingenioduna, ez noski beti ingenio finekoa, sakontasun askorik gabekoa batzutan.

Une labur batez gozatzeko egina den poesia honen sintasia da arestian aipatu ezaugarrien ispilu. Sintasi sinplea ia beti, esaldi motzek mamitua, koma edo antzeko ikur argitzaileen etsai.

Maitasuna (uztatzat askotan frustrazioa eta etsipena duen arren) olerki askotako gai dugu, denboraren iheskortasunaren sendagai; istantearen eternalaren eskuraezintasun samina ageri zaigu liburuan maiz.

Manu Lopezek hitzaurrean dioenez, tradiziorik gabe emakumezko topikoak sortu beharraren ikuspuntutik begiratu eta ulertu behar da lan poetiko hau.