Unite Revolution Slider 2

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

JUARISTI, Felipe " Leialtasuna" Gabeziaren khantoreak. El Diario Vasco 1996-03-23.Tere Irastorzak orain artekoan sei poesia-liburu argitaratu baditu ere, horietako bost jasotzen dira Gabeziaren Khantoreak izenburu daraman bilduman: Gabeziak (1980), Gaia eta Gau-aldaketak (1983), Hostoak (1983), Derrotaren Fabulak (1986), Osinberdeko Khantoreak (1986) Eta beste.

    liburuak5
Leialtasuna

Tere Irastorzak orain artekoan sei poesia-liburu argitaratu baditu ere, horietako bost jasotzen dira Gabeziaren Khantoreak izenburu daraman bilduman: Gabeziak (1980), Gaia eta Gau-aldaketak (1983), Hostoak (1983), Derrotaren Fabulak (1986), Osinberdeko Khantoreak (1986) Eta beste.

Bilduma hau burutzeko izan dituen arrazoiak idazleak berak argitzen dizkigu sarrera moduan idatzitako hitzetan. Laburbilduz, ez omen ziren aurkierrazak. Ez da harritzekoa, poesia-liburuek, are gehiago aspaldikoek, bakoitzak bere bidea egiten dute poliki-poliki; eta batzuk ahazturaren osinean galtzen badira ere, beste batzuk, ordea, desagertu egiten dira liburudendetatik eta ez dira erraz aurkitzen. Jan izan balituzte bezala. Beraz, ez da ideia txarra liburu guztiak batean biltzea, nahi duenak aurki ditzan, inongo galbidetan ibili gabe. Bildumak balio dezake aurreko aldietan gaizki edo erdipuerdi irakurritakoak oraingoan patxadaz eta behar den gisa, sosegu osoz alegia, leitzeko.

Zerbait nabaria badu Tere Irastorzaren poesiak leialtasuna dela esango nuke. Leialtasuna, zeri?, gal dezake norbaitek, eta gizalegeak erantzunak ematea eskatzen duenez, hona nirea: haseratik ekindako bideari izan zaio leial. Tere Irastorza izan da euskal poeten belaunaldi berrikoen artean (azkenekoak?) sentsibilitatea landu duen aurrenetakoa. Gabeziak zuen izenburu 1980an argitaratutako liburuak eta bertan somatzen dira ia Tere Irastorzaren ibilbide poetikoan zutabe tinko izango diren ezaugarrien itzalak: sentiberatasuna, eguneroko gertareak poesia bihurtzeko ahalegina, nolabaiteko esperienzia (berea edo inorena baldin bada ere, axola gutxi horrek) oinarritzat hartzea, memoriak hitza bihurturik hartzen duen indarra, doinu txikia hauspo txikitik sortua bezala, mundu txiki bat, finean, gabeziez josia, mundu bat egilearen neurrikoa, ez gehiago ez gutxiago. Gaur egun modako dauden baliabideak (ironia, sarkasmoa) arrotz zaizkio Tere Irastorzari, nahiago baitu errealitatearen alderdi gozo-mikatzak bere horretan ekarri, ironiaren deformaziorik gabe. Oro har, horiek direla uste dut Tere Irastorzaren zedarriak, denbora aurrera joan ahala zorroztu eta finkatu egin direnak.

Seguruaski merezi zuen zorte hobea (kritikariez ari naiz) Tere Irastorzaren poesiak. Poema batzuek galdua dute idatziak izan zireneko xarma; beste batzuk, hunkigarriak dira oraindik.