Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

DE AMEZAGA, A." Galdera ikurrak"Glosak. Esana zetorrenaz, Bilbao, 2003-10. “Irakurtzen nautenentzat idazten dut, eta irakurtzen nauten horiek osatzen dute nire idazketa”, esan du Tere Irastortza (Zaldibia, 1961) poetak.

    liburuak8
Galdera ikurrak

“Irakurtzen nautenentzat idazten dut, eta irakurtzen nauten horiek osatzen dute nire idazketa”, esan du Tere Irastortza (Zaldibia, 1961) poetak. Horregatik bere zortzigarren poema liburua, Glosak Esana zetorrena, 1999az geroztik sortutako olerkiak biltzen dituena, bere irakurleei zuzenduta dago argi eta garbi. Gaiari heltzerakoan, konturatzen gara mundu aztoratu honen aurrean egindako burutapenak ageri direla, olerkari-gizakiaren burutapenak, galdera ikurrak, ohartxoak. Liburua hiru atal handitan banatuta dago: Ateraldi entziklopedikoak (Idatzian zetorrenaz), non entziklopediako pasarteak aurkituko baitira; Edo ilunaren eta beldurraren in-bertsioak (Oharkabean zetorrenaz), eta Ibileran (Esateko zegoenaz). Beraz, autoreak esan edo idatzi behar zuena idatzita dago, behintzat berak idatzi nahi izan duena. Bertsoen arteko lotura forman aurkituko dugu, poema laburregiak direla azpimarratuz; euren edukia aztertzeko patxada behar da, ñabardura bakoitza dastatzeko. Nondik edo zergatik Glosak izenburua? Erantzuna poetak berak emango digu: “Nirekin bizi izan direnak egin dizkidaten jakinarazpenei omenaldia da”. Idazle gipuzkoar honen aurreko azken liburuen artean Gabeziaren khantoreak eta Izen gabe, direnak. Haurdunaldi beteko khantoriak (2000) aurkitzen dira. Poemak idazteaz gain, Irastortzak ipuinak ere idatzi ditu eta baita saiakerak ere kaleratu. Esan Amaia Zubiria eta Lur da Lur taldearekin bere zenbait testu kantu bilakatu direla.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago