KORTAZAR, Jon" Esanaren mugetan"

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
liburuak8    
Esanaren mugetan 

JON KORTAZAR

Tere Irastortzaren (Zaldibia, 1961) liburu berria dugu begien aurrean: Glosak. Esana zetorrenaz. Orain urte batzuk hasitako bidean jarraitu duela esan dezakegu, hitzarekin borrokan, errealitatea eta hitzaren artean den ibaia gainditu nahiz.

Ibilbide luzeko poeta dugu Irastortza. Poesiaren ulermen berezia izan du beti eta hitzaren erradikaltasuna bilatuz joan da. Orain Glosak idazten ditu, hitzaren eta errea1itatearen mugetan, esanaren eta egiaren arteko borrokan tinka eginaz, adierazi dezakegunaren eta adierazi ezina den horren artean zabuka.

Liburuak baditu lehengo liburuak irakurri ondoren nabaritzen diren pausu berriak. Adibidez, lehen alde zientifiko hori, “poesia zientifikoa” deituriko horretara hurbiltzeko gogoz egindakoa. Egitura irmoa du liburuak, glosak hitzaren errealitate anitzari zaba1duz: idatzitakoari, inspirazioari edo esan berriari.

Hirugarren aldean agertzen dira Irastortzaren poetikotasunaren indarrik berezienak: isiltasuna, beste norbaitekin hizketaldia, bakartasuna, identitatearen eta hitzaren mugak, “ni” hori nor ote den galdetzeko gogoa.

Testuak hitzaren mailaketan agertzen du errealitatera hurbiltzeko mailaketa: testua, testuari jarritako oharra, oharrari egindako glosa. Hizkera poetikoak ezin duena esateko beste era bateko formak behar dira: ohar, bariante, ulertzeko zaila den mundua ulertzeko ahalegina. Hauxe da Irastortzaren lanen gakoa: ulertu eta ulertu, tinta mingarriz idatziz.