search
Tere Irastortzaren liburuak
Izen gabe,direnak Haurdunaldi beteko khantoriak
Tere Irastortzaren liburuak
Manual devotio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzeco escu-liburua
Tere Irastortzaren liburuak
Gabeziak khantoreak / Izen gabe direnak/ Glosak Esana zetorrenaz
Tere Irastortzaren liburuak
Derrotaren fabulak / Hostoak
Tere Irastortzaren liburuak
Izendaezinaz / Gabeziak
Tere Irastortzaren liburuak
Eta orain badakit / Siete poetas vascos/ Osinderdeko kantoriak

IRASTORTZA GARMENDIA,Tere"Récit" Edmond Jabès TEXTUEL.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Récit

itzul1

Edmond Jabès

_______________________________________________

 

Kontakizun

Itzulpena : Tere Irastortza

____________________________________________________________

1.- Hura eta Uharte , bere femeninoa .

   
   

 

2.- Hura ez da existitzen. Hura uhartea da.
Ozeanoa bakarrik existitzen da.
 
3.- Begira zertarainoko indarkeriaz, zenbaitetan,
amorratzen den itsasoa harkaitza baino
gogorragoa den bere absentziaz.
Bagak, mamutzar zorabiatuak, ene, kantu !
 
4.- Uhartea behinola gabezia, zuloa,
ahanztura izan zen .
Nola gertatu ote da hau ?
Harriz mukuru egindako hutsartea
uhinen erdian.
 
5.- Lehorra itsasoa baino gorago da
eta sakonago;
baina, zera, urak mendekatzen du
bere apalkuntza.
 
6.-Irauten du uharteak ,bere inguruan, oro
higitzen, jauzten, ikaratzen den tokian .

7.- Egonkor. Bakarti.

8.- Presentzia lekora-ezina.
Absentzia bortxa-ezina.
Zeinek hartuko ote dio gaina
zeini?

9.- Belaontziak ez du ezagutzen bere arerioa.

10.- Heriotza arrangura gabea da.

11.- Zeinek esango du hura etorria dela ?
--Zeini ?
 
12.- ..eta bere femenino, uhartea, horren itsas-begiko, horren
_ bipil
 
13.- Aspaldion dabil hura alderrai. Egunen batean
igaroko da, apika, herri honetatik.
 
14.- ...egunen batean, uharte bikia
uharte gainean bezala.
Zehargutua, askatua.
 
15.- Aukera oro
bildurik.

16.- Bere izpietatik babesturik eguzkia.

(Betetasun borobil. Argitasun min. )

17.- Ez du hark esan zergatik den joana
ez noiz itzuliko den.
Ez du ezer esan
edo ezer gutxi...
 
18.- Uharte, bere femeninoak, bere aldetik, ez du
isiltasuna etengo;
zeren behingoan...
 
19.- Behingo hartaz geroztik zain dun.
Isilik.
 
20.-Ez du hark esan zergatik izan den
joatera behartua.
Zergatia esplika-ezin geratu da.
 
21.- Ez zaie inongo hitzik aitzinatzen
benetako partierei.
Etorkizuneko hitz bakar batek ditu
laguntzen.
 
22.- Gai horretaz,
aipa daitekeen guztia
da, egun batez, partitu egin zela
bere etxetik.
 
23.- Uharte, bere femeninoak, bistan da, ez zuen
aukerarik.
 
24.- Inguratua zeukan betiko mehatxuari
eutsi,
zeinek sinestaraziko du
erabaki zitekeenik ?
 
25.- Bere baitaratua
-- ederki asko zakin-
zenbaitetan
hil egin nahi liken.
 
26.-- Ezin deitu horrelakoari
segurtamen :
desagertzeko irriki erikor,
bai ziurrenik.
27.- ( Ez daiteke segurtamenik
pilatutako hainbeste lantxurda aurrean ;
zabaldi hedatsu, trinko
begi-liluratzaile.)
 
28.- Hura ez da existitzen.
Hura uhartea da.
Saioa, ariz-arizko jazartzea.
 
29.- Hau, inolaz ere, honela
tolesgetu da.
Tximista baten aldia;
supitualdi batena.

30.- Ozarkeria lipar amnesiazko bat.

31.- Hark hartua zuen erabakia.
Bere erabakiak beti dira
ezetsi-ezinak.
 
32.- Gero
batere atsedenik ez,
hatsaldirik ez.
 
33.- Edonon zalaparta.
Eta hura, zutik,
ezezagunari aurre eginez.
 
34.- Bere burua ortzi-muga
eta mundua baino
gorago
 
35.- ...eta bere itzala epel
uharteko hondar heze gainean.
 
36.- Ez dira sekula zenbatuko
absentziaren urratsak
eta, hala ere, entzuten dira
banan-bana.
 
37.-(... bihotzean edo bularrean
taupada gorrak bezala;
hildako hizkuntza batean, alboko
berba batzuen oihartzun katigu bezala.
 
38.- Hura ,argitsua
eta Uharte bere femeninoa.
Hura , helburu gabea.
Hi, helburua.
 
39.- ...biztandua, biztandu gabea.
Alderraitasunari lotua.
 
40.- Hark esana zuen... baina hitz bat doi-doi.
Entzunezina. Mingarria.

41.- Uharte bere femeninoak, du, puntuan, aditu.

(Erabat aditu gabe.
Isilaldi baten
Itzulera aditzen den bezala,
Edo pentsamendu baten alderantzia )
 
42.- Esana, hala ere, izan zen hartatik
ezabaketa azkarregia.
Kondamnatutako
herexa.
Mutua.
 
43.- ...objektu gainean
begiradak zer jasorik ez daukan tokian.
 
44.- ( Benetan esana izan zen hartatik
baina nahita
nahastua
gero lurperatuz)
 
45.- Hobi da uhartea ere : hobi huts
eta han datza, goiz batean lausotua,
hasi berria zena.
 
46.- Bikotearen urradura
ihesa eta burdinak :
oroitzapen bikoitza.

47.- ...dohakabe bera.

48.- Borondate nabarmendua, izatekoa,
irautekoa .
Ezerezarekin.

49.- Itxaropen tematia.

50.- Heu, mugikaitz.
Hura, harrigarriro, hain mugikor.
 
51.- Ez dagokio sekula isiltasuna
isiltasunari:
Ez sekula, goizalba goizalbari.
 
52.- Hura, bere urratsak mendetan.
Heu, leialki itsatsia
liparrean.
 
53.- (..unibertso kategabetuaren erdian
itzal eta argiz eratxekitako
katea zamatsuek
bere eremura kakoturik)
 
54.- Sekula absentziari
ez dagokio absentzia.
Ez sekula, arrastiriari, arrastiria.
 
55.- Ez ote litzateke neurrigabea
galdutako neurria berreskuratzea ?
Hi, iada jasangarri ez den tokian
bere gehiago-nahi aitorrezinaz
nahasten hain .
 
56.- Keinuaren gehiegizko haizea;
buruiritzitako formarena.
Unibertsoan hainbeste murru
erasokor
eta ate galarazi.
 
57.- Itsaspean
askatutako
adina auka,
urak daramatzanak!
 
58.- Hura, urrats ausart baten gehiegikeria
Heu, jatorri zurrunbilotsua
ama-sabela.
 
59.- Hura, sekula esan gabea.
Heu, gerora esatekoa .
 
60.- Bere bularrak esne-ase oraindik.
Emakume, iturri
eta zeinuen betieran.
 
61.- Hura eta Uharte bere femeninoa.
Itsasertzak eta itsaso-zabalak elkarren berri .
Faroa alferrik.
 
62.- Gogoan hartutako itzulerarik, bat ere ez,
aukeran.
 
63.- ( Ez da sekula behar adina ordurik izango
memoriaren
bururaino etortzeko )
 
64.- (...ez sekula tostartekorik
eternitatearen ontzi-galtzeari aurre egiteko,
sugartutako tokietan zehar )
 
65.- ( Ispilu erraldoi baten karraskari,
behar bezalako zein aurpegi
ausartuko litzaioke makurtzen ? )
 
66.- Sua uhin eta ur azpian errekaitatzen zuen,
ez zen sute baten aztarna-biltze baino :
eskandalagarria baino.
 
67.- Hautsi-mautsika ikusten zen dirdiran,
ke-erridel atzean,
aizto gose estrainorik.

68.- Zauriak. Eromena.

69.- Ezin jarraitu eta
geratu ezin ...

70.- ...ezta berresan ere

71.- ...Esatekorik batere eduki izan ez
eta hori adierazi nahi izana.
 
72.- Ez zioen ezer hark
eta Uharte bere femeninoak,
tarteka-marteka
ezin egonik, putsu hartzen zion isiltasunari.
 
73.-( Zerua
bere margoaren
behe aldean;
izarren eta isiltasun
gogaikarriaren
gain aldean )
 
74.- ( Atzera utzia,
Pentsamendua.)
 
75.- Lumaren aho-bizar arriskutsuan
tulunbioen infernua
eta gailurrena.
 
76.- Sutan,
zenbat birjina suzko
pizturik !
 
77.- Hura biziki erretzen
eta uharte bere femeninoa,
biluzik, bere errauts artean,
beilan zen, eserita.
 
78.- Alderraitasuna katamalo
eraitsia da,
oinperatua.
 
79.- Xedera elkartutako atari
eta amaia da.
Ene, beti guziko hasiera !
 
80.- Eskua ez da sekula
errugabe.
Kalitutako orria.
 
 

M.C.rentzako gutuna

1

Nork esango luke oraindik uharte hau, uharte denik eta harako “hura”‚ pentsamendua denik ?

Nork esango luke¬ horretan bakarrik ihardunez¬ "Hura” eta

"Uharte”ok, pentsamendu bat bera direna» , hustasunean dirauen heu horren baitako ,orain bera irrika mamitua – baina, heure inguruan, animatzen den espazioa dena--; orain alderraitasunez hordituta --_nahiz unibertso mugaezin batean--

Dirauenak ihes egin du eta inoiz ez da ukatzen :
ez itxarotea, ez abentura;
ez bikoitz izateagatik,
ez bikoitzaren bakartasuna
eta bakartasun andana izateagatik.

Nork esango luke, itsu eta, gainera, liluraturik, banaketa _ hau, bere betetasunean gordetako unibertso denean ?

( Batasunak birrintzen duen irrika asekaitzean gorputz _ Zatika-ezin baten puska bereiz-ezinak -momentuak—

Tarte oro garaiturik, beti zeharkatzeke hala _ ere.? )

Mina bakar-bakarrik den hartan eta amodioa,bere hego puskatu_haietxek.

Itxarote gomutaezina esanaz; barneko garrasirik baizik ez _dituen betikoitzaile hura alferrik.

2

Eta gero "Uharte" hau, atzerriratze urrunenean,uhina murmurio zabal-bihurria baino ez den hartan; ordidutako hitz hutsal_,helburu gabe, bere hizki zenduetan topoz-topo

Gatz-hautsa.

Beste desertu batzuk bistan dira.

Borobila da lurra bere inguruan jiraka ibiliaren poderioaz.
Halakoxe nahi zuen, itxuratu duen hustasunak .
Borobiltasuna egonarriaren fruitu da. Marra guztian bihurguneari _
amore emanez.
Ostadar eder!
 
Betiko izango ote gara zu,ile-gorri eta ezerez hau,
Zeinen izena bizi duen izenari zabaltzen zaion,
Zeinen kolorea koloreari zabaldu eta ahitzen den ?
 
Hustasuna hutsago da sutearen ostean.
Eta gero beti berbideratutako alderraitasun hau.
Eta horrekin bukatu behar patetiko, berebiziko hau.

3

Puntu distirant bat ortze-mugan . Ezagun al da, hodeien __buruan, iltze-burua dela ?

( Bera argia, itsasoa miatzen duen faroaren pareko, _ unibertsoa besarkatu ondoren, bera isil-gordean tenkatzen den _ begirada bezala )

Alegiazko Askatasun. Alderrai dabilena, bideari dion _menpekotasunean, ez da bere kateen lekuko baino

Bestearen isiltasunarekin elkartzeko bere buruarekin mintzo _
den isiltasun honena,
hitza urratsa da eta aingira.
 
Xorraldi une bat nahiko izango da bost kontinenteak itotzeko.
Itsasoa arrangura gabea da.
Dilema eta buruka. Jaiotze zenbatezin
baten zoru erailea baino ez da sekula alorra.
 
Bidaia bat, esan nizun, betiguztirako bidaia ezezagun eta _
heriotzan barrena.
 
Arima mundua baino luze-zabalago da.
Gu gara zarratada hau.

4

( Hementxe hasten da igarritako, agindutako gutuna.Idatziko al dut, igorriko al dut agerian jartzeke, adierazteke dagoena ?

Gainera makurtzen gatzaizkion orri birjin : hura bera. )

( ...pentsamendu bera, izaki bakarra, zatitua hala ere: _bera alderdi bat alderraitasunera emana -- onena?, okerrena ?-- __bere alderdi bat harriari agindua. Itxaropen ororen puntu hutsalean. )

Gehiegi esanaz --ez askatuz .Bera mengeltasunaren
ahulenean,hik bikoitz izateari uzten dion pentsamendua puntu
erdibanatuan.
 
Bere ukazioa baino esan gabe.

( Egun batean uhartea bidaiatzeari lotu zitzaion Maitearentzat, berarentzat , heu bihurtu hintzen bidai . Berezi eta, aldi berean, elkartzen dituen infinituan )

...beste norbanako baten zuritasun hau,heu idazten haizen tokian are zuriago.

Muturreko hitzak.

Espazioa, ene!. Espazio zeharkaezina.

Itzulpena 1990-11-23koa.

Zuzenketa 2011-9-25ekoa

itzul2    

Ohar batzuk liburuaren itzulpenaz.

Récit Edmond Jabèsek FATA MORGANA argitaletxean 1981ean argitara eman zuen liburua da. 800 aleko tirada zuen. Nik 1987ko uztailean irakurri nuen, eta 1991ean itzuli. Ordurako, Edmond Jabès-en beste bi liburu ere itzuli nituen. Hiruak argitaratu gabe daude.

Palestinak bere independentzia ONUn aldarrikatu nahi izana, ber historioa konta ez dezaketen milaka eta miloika iheslariren bizipenek…adore eman zidaten egun horietan,idazle judu,laiko heterodoxo honen lan honi berriro ekiteko. Euskal Herriko azken aste honetan bizi dugun egoerak, ohar hauek paratzeko, webgunean argitaratu aurretik. Baita Chillida eta Edmmond Jabès-en arteko ezagutzaren berri izanak ere.

Itzulpena balekoa iruditu zait gehienetan, eta hala ere, argitaratu aurretik ezin utzi ohar batzuk idatzi gabe, itzulpenaz beraz, zeren eta Edmond Jabès,dagoeneko, ezagunago baita orain orduan baino, eta interneten begiratu hutsez aski informazio jaso baitaiteke bere liburuez eta baita Récit honetaz ere.

Kontakizun izenburua eman diot liburuari. Itzuli gabe neukan izenburua. Baina Kontakizun horixe jotzen dut egokien, batez ere, liburu honen forma fragmentarioari ondo egokitzen zaiolako euskarazko hitzaren zentzua, hein batean, oraindik itxi gabe,amaitu gabe dagoen zerbaiten zantzua eskaintzen duenez Kontakizun hitzak.

Kontakizun honen barruan maskulino-femenino arteko borroka eta osagarritasuna txirikordatzen dira. “ Il” eta “Elle” badira frantsesez, euskarako hura-rentzat eta , maskulino-femenino keretan itzuliezinak ditugu izen moduan. Osagarritasunaren aldeko apustua eginez, Edmond Jabèsek “ île” –uharte – erabili du liburuan zehar, beste zerbait horren lekuko, indar handiko irudi bilakatuz Kontakizun honetan. Baina, hala ere, batzuetan,” il/elle” berezi behar izan du eta 1987 hartan, batez ere, hura/bere-ren alde egin banuen ere, oraingoan, femeninotasun horren lekukotza emateko, hitanoa edo hi/heu izenorde indartua erabili dut “ il/elle” berezi eta markatu beharreko ziren kontakizunetan, hain zuzen ere, 38,50,52,58,59 txataletan. Aldaketa hori funtsatzeko biak izenorde gisara jokatzen ari zirela hartu dut kontutan, eta kontakizunean, hain zuzen ere, esankizunean berezi ditut maskulino-femeninoak. Azkuek bere gramatikan aspaldi esan zuen bezala “Autuginak” baitira Ni,Hi, eta kasu hauetan hura, alegia, elkarrizketan gauzatzen diren izenak, eta ez izenordainak. Asmatu dudalakoan nago, hilabete beranduago. Ea 30 urte barru !

2011-10-25