Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
"Linguae vasconum primitiae : AZAL ETA MAMI"
hitzaldia maiatza 2021a    

“Linguae Vasconum Primitiae : Azal eta mami” FORUM hitzaldiak. Bilbo: Bilbozaharra liburuak, 14 2021. 59-107.or.

 

Linguae Vasconum Primitiae inprimatutako lehen euskal liburua da, eta beraz, Etxepare liburu bat argitaratu zuen lehen idazlea. Idazketa eta inprimaketa lan hori burutu zen testu-inguruari erreparatuz, garbi geratzen da egileak irakurleari lehen poema irakurri aurretik ere osotasunean egindako lana aurkezten diola, eta azaletik goren mailako ekimentzat aurkeztu nahi diola. Liburuaren motibazioa azaleko irudi eta hizkuntza-erabilerarekin hasten da, eta hitzaurrean aipatutako helburuetara lerratzen dira poemak eta kantuak.

Osotasun horretan erlijiozko gaien garapenetik abiatuz, Tere Irastortzaren lan luze honek nabarmentzen du liburuan Mariaren zentraltasuna. Mariaren eredua aztertzea ezinbestekoa da emakumezkoen defentsan eta familiaren ikuspegiaz Etxeparek egin zuen hautua zehazteko. Horretarako aintzat hartzen ditu Irastortzak Linguae Vasconum Primitiae liburuko irudien garrantzia eta testu-inguruan ulertu ahal izateko garai haietako dotrina-argitalpen giroan Gaztelak Amerikan ere zabaldu zuen politikaren berri ematen du.

Baina ezin ahaztu liburua hasi eta buka, inprimatu izatearekin eta euskararen gorazarrearekin egiten duela Etxeparek, inolaz ere, euskararen gorazarreaz bizi-poza zabalduz ere.

Artikulu hau Bilbo Zaharra euskaltegiak argitaratu du. 

pdf"Linguae vasconum primitiae : AZAL ETA MAMI"

Tere Irastortza