Editorea eta frikzioak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
mugalari    

Liburuak erostera joan naun, beste batzuen artean., Editorea erosi eta irakurri dinat di-da batean. Hasi eta bukatuko nuelako ere hautatu dinat, eta baita toki faltan , zutabe honetatik ezabatuko ditudan arrazoi batzuengatik ere.

Liburuari buruz, inpentsan, bizkor, bi gauza esan nintzaken.. Bata izenburu ona duela. Izenburua singularrean dago. Ama. Kortesanoa edo Printzea etortzen zaizkidan burura. Agian Makiabelok Printzea idatzi zuenean Nafarroako egoeraz esan zuenagatik, eta orduan bezala, liburu honetan ere, sakonean, kulturarekiko eta euskal literaturarekiko enpalaguzko maitasun hitzek batzuoi sortzen diguten egonezinagatik izan daitekeela aitortuko dinat. Kasu honetan, Printzea edo Kortesanoan ez bezala, eredu eta tipologia bat egiten aritu ez delako eta bere singularra benetazkoa delako ere gomendatuko ninake liburua. Beroaldairenak kenduta gero idatzitako liburua delako ere bai, ziurrenera. Baina, eta ez gutxiago, baita .berotasunarena kendu ostean ere idatzi beharrekoa sentitu duen liburua delako ere . Alde horretatik ez ninake esango kritika soziala egiten duenik.

Kritika sozialaren gaiarekin uztartu daitekeen argitaratzeko bidea albora utzita – sari bateko argitalpena izateaz, alegia -- errealitateaz aritzeko aukeratu duen generoa ere aipagarria irizten zionat. Elkarrizketarrako ezintasuna salatzeaz batera, Aranak bere helburuei zegokion generorik egokiena erabili din: elkarrizketarena. Argudioak emateko eta argudioak nabarmentzeko generorik egokiena, nire gusturako; filosofoek eta zientzielariek erabilia , eta Platonek eta Galileok bezala euskal idazleek ere erabili izan dutena -- Mogelek eta Iturraldek kasu – hain zuzen ere, fikziotik baino egiatik gertuago nahi zutenenan.

Elkarrizketa diot, eta ez antzerki…. agian ,sakonean, Aranak ez din taularatzeko itxaropen handirik izango eta … agian horregatik saiatuko hunan eta, errealitatearen eta fikzioaren arteako marra nabarmentzen.

Errealiateak ordea , ematen duenez, fikziora albora zezaken liburu honetako pertsonai bat : kazetaria… nik dakidala oraindik idazleari ez baitzioten elkarrizketarik egin. Eta honek fikzioa behar liken.

Tere Irastortza