parallax background

IDAZLE ESKOLA Graduondokoa

21 urteko ibilbidea

IDAZLE ESKOLA Graduondokoa

UNED-Bergara Bergarako IDAZLE ESKOLAk 21 urtez garatu du bere idazketa metodologia eta pedagogia. Eta bere arrastoa uzten ari da euskal literaturan, testugintzan eta kulturgintzan. Ikastaroaren 21. edizioa izango da aurtengoa. IDAZLE ESKOLAk edozein lanetan euskaraz idazteko gaitasuna bermatzen du, sormenaren erabileraz idazketa genero ezberdinak berritzen erakutsiz. Horretarako, aspaldiko urteetan idazketa sortzailea lantzen du, ahozko zein idatzizko generoetan trebatuz.

Hiru ardatz:

• Ikasketa praktiko eta pertekatuak. Hasiera hasieratik ikaslearen gaitasunetik abiarazi eta helburu duten idazketa eredutik abiatzen da ikaslea lehen ikasturtean. Beste ikasle batzuk eta irakasleak irakurriko dituzten testuak idatziko ditu ikasleak , eta aldi berean, beste ikaskide eta idazle batzuen lanak irakurriko ditu, lehen unetik aldi berean idazle eta irakurlearen ikuspegietatik hausnartuz.

Gainera, ikasturte amaierarako ikasleak 5.000 karaktere inguruko testuak argitaratzeko konpromezuari egingo dio aurre urtean zehar egindako lanaren bidez. Horretako IDAZLE ESKOLAk argitaratzeko ematen dituen aukerez baliatuko da. Ikasleek hainbat komunikabidetan idazteko aukera dute, eta horien artean, azpimarratuko genuke 2004-05 ikasturtetik 2009-10 ikasturtera bitarte Garako Kultura gehigarriak, MUGALARIn eskainitako orria, edo 2012tik aurrera urtero 7K-ak eskainitako uda gehigarria.

•Idazketa sortzailea. Idazteko erabili daitezkeen estrategia sortzaileak funtsatzen oinarritzen da graduondoa. Horrek sormena indar eraldatzaile duten hainbat lanbidetan ere izugarrizko eragina duelarik ( irakaskuntza, pedagogia, osasuna…)

• Hartzaile-irakurlea jomugan duen irakaskuntza tutorizatua. Erreala kontutan hartuta egindako idazketa bat du helburu. Beraz, Idazle Eskolak zuzentasun gramatikalaz haratago, hartzailearen ulergarritasun maila ere hartuko du kontutan. Honela, Idazle Eskolak Erretorikak bere sorreratik duen helburuari heltzen dio: hartzailea testuari atxikirik eusteko helburuarekin. Ikasleak bigarren mailan hautatzen duen tutore pertsonalak laguntzen dio ikasleari gradu-ondo amaierarako 30 orri inguruko lana burutzen, editore lanak eginez.


Izen-ematea Informazio gehiago

Hasiera data

2023ko urriaren 10a

Bukaera data

2024ko apirilaren 29a