Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
urrunzunotarrak1986-2018. URRUNZUNO LITERATURA-SARIA IRABAZI DUTEN NESKA GAZTEAK1    pdfURRUNZUNOOTARRAK1986-2018 

600 emakumezko euskal idazle bizirik eta idazten ari direnak XXI. mendeko lehen hogei urteotan. Beste hamar-hamabosten bat idazletzat kontsidera daitezke ilustratzaile izateaz gain nobela grafiko, fanzine eta komikietan XXI. mendean bidea egin dutenak.

Emakumezko idazle gehiegi? Denak sentitzen ote dira idazle ? Idatzi arren guztiak helburu eta motibazio berberaz ari al gara euskal letren sisteman? Zerk eteten du emakumezko idazle gazte baten ibilbidea letretan? Idazle adina galdera izan daiteke, baina ez dezagun ahantzi gehiago ere sar zitezkeela zerrenda horretan Urrunzunotarren segidan ageri diren 323 emakumezko sartu izan balira, edo eskola-antzerkia idazten eta zuzentzen ageri de emakumezko saila kontuan izan ezkero2 . Izan ere, 1986-2018 bitarteko 32 urteetan, 474 idazle gazteren lanak argitaratuak izan dira Urruzunotarren urteroko antologietan, horietatik 323 emakumezkoak dira. 2018ra Urruzuno sariketan3 irabazle izan diren egile gazteen zerrendan aztertuta, Batxilergoa amaitzeko garaian 474 idazle gazte euskal letren atea jotzen ari zitezkeen, prosan eta poesian bakarrik. Eta hauetatik, gehiengoa neska: 323 neska gazte, %68,14ko batekin.

Zerrenda horretan ageri dira gerora idazle ezagun bihurtu diren idazle asko.

_________________________________________________________

1. Emakumezko idazleak euskal letretan: eragile saiakeran aztertutako informazioa
2. Euskal antzerkia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. Urtez-urteko argjtalpena
3. “ Urrunzunotarrak 1986-2018. “ in Irakaskuntza ertainetako Urruzunotarrak gehituz Literatura-ekimena 2018. Lan sarituen bilduma. Eusko Jaurlaritza, 2018, 185-211.or.