Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Euskarazko LITERATURA

1
pdfSORTZAILE-ERAGILE

ETA HITZEN sorkuntzako

emakumeen eta

gizonen EGOERA:

TERE IRASTORTZA GARMENDIA

21. SARRERA

1.1. NONDIK ABIATU ETA NORA JO

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eskaerak eman dio bidea ikerketa honi. Beste kultur esparru batzuetan egindako lanetan bezala (zinema, musika…), euskal literaturan emakumezkoaren ikusgarritasuna eta promozioa planteatzeko, industriaren ikuspegia eta sortzaileen ikuspegia ahalbideratu ditu.

Sortzailearen ikuspegitik, emakumezkoek idatzitakoaren sustapenari heltzeko orduan ere, emakumezkoen presentziari eta absentziari begiratzeko moduari erreparatuko zaio. Izan ere, emakumezkoon ikusgarritasuna bera ere lotua egoten da aurreiritzi kultural, sozial eta politikoetara. Horren harira, lanaren lehen zati bat, indarrean egon daitezkeen hainbat aurreiritziez aritzeko erabili da, horretarako, euskal emakume idazlearen definizioa osatzeko erabiltzen diren hiru kontzeptuei erreparatuz 1 (euskal – emakume – idazle).

Lehen galdera bat da euskal emakumezko idazlerik ez ote den existitu Bizenta Mogelek bere lehen liburua argitaratu aurretik. Eta existitu direla arrazoitu ondoren, zergatik ez ote diren antzemanak izan oraintsu arte. Bigarrena da euskal emakumezko idazleek lanak argitaratu arren zergatik ez ote diren, gehiegitan, iritsi edo iristen aintzakotzat hartuak izatera, alegia, birsorkuntza fasera.

Azkenik, ondoriozta daiteke euskal emakumezko idazleak euskal letren historian zehar idazle eta gizarte eragile izan direla, gaur egun ezezagunak izan arren. Sistema baten gabeziez ez jabetzeak sistemari buruzko begirada partziala eskainiko duelako, ezinbestean.

1.2. ZEIN DA EUSKAL EMAKUMEZKO IDAZLEEN EGOERA

Euskaraz idazten duten emakumeen testuinguruaren azterketan, hurrengo puntuak nabarmentzen ditugu:

1. Idazlegai gazteen artean 325 neska gazte aurki ditzakegu, idazlegaien % 68,56.

Erreferentzia horretatik abiatzeko ikusmira ona eskaintzen du 1986tik 2018ra Urruzuno sariketan irabazle izan diren egile gazteen zerrendak. Batxilergoa amaitzeko garaian 474 idazle gazte euskal letren atea jotzen ari zitezkeen, prosan eta poesian bakarrik.

2. Euskaraz idatzi duten emakumeen batez bestekoa aldatu egiten da euskal letren historian zehar.

Euskal literatura osoa kontuan hartu eta XXI. mendera bitarteko ikuspegi hori kontuan izanda, ELErako zerrendaketak hasi aurretik erraza zen euskal literaturan gutxienez 150 emakumezko ari zela aurreikustea. Beste iturri batzuk (hainbat testu-antologia, blog, webgune) kontuan izanda, gutxieneko datu hori ziurtzat hartu izan da euskal literaturarako. Urte hauetako ibilbideari begira, 2011n Euskal Pen-Clubak 100 emakumezko idazlez osatutako kartela aurkeztu zuen lehenengoz. Gaurko egunetik gertuago, 2016, 2017, 2018. urteetan, EHUko Euskal Liburuen Apalean (ELA) aurkezten diren datuak ere izan daitezke beste mugarri bat. ELAko datuen arabera 60, 63 edo 70 emakumezko idazleren liburu berriak argitaratu dira, gutxienez, 2016, 2017 eta 2018 urteotan.

Baina argitaletxe literarioez gain, euskal literaturaren esparrutik kanpo ere emakumezko idazle andana ari da lanean, eta, baita zeharka, euskal literaturan eragiten ere, batik bat azken hamarkadan, generoaren ikuspegitik. Alor guztiok kontuan hartuz definitu da, beraz, ELErako Euskal Letren Sistema, horretarako saiakera idazleak eta ikerlariak ere aintzat hartuz.

3. Euskal emakumezko idazleen soka ez da eten.

Eta adierazgarria izan daiteke, gerra aurretik sortu ziren euskal emakumezko idazleek ondorengoko emakumezkoekin lotura egitea nahiko nekeza izan zen arren, gerraosteko euskal emakumezko idazleen soka ez dela eten 70eko hamarkadatik.

4. 600 emakumezko, liburu eta saio espezializatuak idazten XXI. mendean.

ELErako egindako datu-irakurketa amaitzerakoan, eta hain denbora laburrean egindako ikerketaren ondorioz, euskal letretan idatzi duten 700 emakumezko idazle baino gehiago dituen zerrenda osatu da, XX. mendetik aurrera unibertsitateetako ikerketa eta tesi, testu-lanak eta sorkuntzalanak kontuan hartuta, eta prentsa idatzia alde batera utzita. Beraz, esango genuke momentu honetan bizirik, gutxienez, 500 emakumezko ari direla liburuak eta artikulu espezializatuak idazten. Emakumezko horien artean ez dira XX. eta XXI. mendeetan hildako emakumezkoak sartzen, ez eta, libururik edo artikulu espezializatu aski ezean, kazetaritzan eta itzultzaile gisa aritu direnak ere.

Baina badira, gutxienez beste ehun emakumezko oraindik liburua argitaratu ez arren beren ibilbidea osatzen ari direnak euskal letretan liburu kolektibo, proiektu eta sari bidez; beraz, 600 emakumezko euskal idazle bizirik eta idazten ari direnak XXI. mendeko lehen hogei urteotan. Beste hamabosten bat idazletzat kontsidera daitezke, ilustratzaile izateaz gain nobela grafiko, fanzine eta komikietan bidea egin dutenak.

5. Profesionaltasunaz

Hasieran oso emakumezko gutxik egin bazuten modu profesionalean idazle gisa aritzeko apustua, XX. mendeko azken laurdenean hasitako emakumezkoek idazle profesional gisa aritzeko bide berriak urratu behar izan zituzten prentsan, irakaskuntzan, gidoigintzan arituz, eta euskal letren sistema zabaltzeko orduan aukera berriak sortzen ere trebeak izan dira (txotxongilo, ipuin-kontalari, gidoigile, esatari, komikilari, hizlari…).

Argitalpen abiada bizkortu egin dute hamarkada batean euskal emakumezkoek, argitaratzen hasi eta etenik gabe jardunez, batez ere profesional bihurtu diren idazleek.

Emakumezko gehienek, idaztetik bakarrik bizitzea erabaki ordez, nahiago izan dute, idazteko oztoporik eragingo ez dieten lanbideak hautatzea. Horrek ekarri duelarik, aldi berean, euskal emakumezko idazleen obraren oparotasuna.

Bi bideak ez dira elkarren aurkari, eta, etenik eragin beharrean, guztien parte-hartzea bermatzen duen euskal letren sistemaren kontzeptua garatu behar da. Garbi dago, idazle profesional izateko helburua momentu ezberdinetan hartzen dela; gehienetan, idazle aitorpena lortu ondoren.

Emakumezkoek gizonezkoekiko duten aldea, batez bestekoan planteatuta, funtsean mende askotan eta azken hamarkadetan nagusiki, gizonezkoen artean eraikitako euskal letren sistema baten ikuspegitik egiten da. Zehatzago esanda, euskal literaturaren ikuspegi jakin batetik abiatuta. Ikuspegi horretan, industriaren alorrak du garrantzi handiena, liburu-argitalpenetik abiatzen denez. Hor ez dira, beti, autoedizioak aintzat hartzen, ez eta liburu kolektiboetan parte hartzen duten idazle berriak, ez eta eskola-antzerkia bezalako generoak, zeinetan emakumezko antzerkigileen parte-hartzea handia den.

Euskal emakumezko idazle profesionalak ere aintzakotzat hartzeko garrantzizkoa da amateur deitu ohi diren eremuetan idazten diharduten emakumezkoen berri jasotzea. Eta idazle profesionalaren ikuspegiaz gain, baita idatzi ahala bizi diren eta bizi ahala idazten duten euskal emakumezko idazleen ibilbideak aztertzeko metodologia sustatzea, zeinetan, ehunekoak aztertzeaz gain, zerrendek ematen duten azterketa askotarako abiapuntua (Urruzunotarren zerrenda, idazle gazteen corpusa osatu eta ibilbidea jorratzeko; ahozko kulturatik ekarpenak egin dituzten informatzaileen zerrenda, presentzia gabeko emakumezkoak euskal letren eta euskal kulturaren sisteman txertatzeko…).

6. Euskal letren sisteman emakumezkoen aniztasuna eta sistema horretan jokatzen duten eta joka dezaketen egitekoak hartu behar dira aintzat.

  • Emakumezkoen presentzia nabarmena dago talde lanean antolatzen diren proiektuetan, eta emakumezko asko idazten hasten da talde plataformetan.
  • Literatura-genero berrien edo proiektu berrien bultzatzaile. Aldizkariak eta euskal prentsa, ipuin kontaketa eta txotxongiloak, literatura-generoak berritzeko saioetan (euskal zientzia-fikzioa, album ilustratuak,) Arte Ederretako formakuntza duen euskal emakumezko idazle asko haur eta gazte literaturan sartzen ari da.
  • Bere lehen lana ez da beti argitaletxe batean argitaratzen. Garrantzizkoak dira sariketak eta ikerketabekak emakumezkoen lanak argitaratzeko. Autoediziora ere jotzen dute euskal emakumezko idazleek gero eta gehiagotan.
  • 600 emakumezko euskal letren sisteman txertatzeko erronka, euskal industriaren antolaketa neurri txikikoa izan arren. Eta hori kontuan hartuta antolatu da lan honen segidan euskal emakumezkoen liburuak sustatzeko plangintza.

7. Mugimendu baten hasiera: emakumezko kritikari eta saiakeragileak.

Azpimarratzekoa da emakumezko kritikariek eragin dezaketen mugimendua ere. Euskal Unibertsitateko Liburuen Apalategian (ELA) ageri diren erreseina batzuk baizik ez dira aztertu lan honetan. Datu horien arabera, euskal emakumezkook argitaratutako liburuen % 30 inguru iristen da erreseina bat jasotzera. Arestian esanda bezala, zenbat eta liburuari buruzko azalpenak zientifikoagotzat hartu (literatura-historiak, adibidez) orduan eta presentzia gutxiago dute gainera. Emakumezko horiek eraberri dezakete euskal letrei buruzko ikuspegia.

Ondorioz, emakumezkoon liburugintza eta idazketa sustatzeko planak zehatza eta epe jakin batera mugatu beharrekoa behar du. Baina, aldi berean, emakumezko idazleen idazketa sustatzeko helburua ere badu. Hein
horretan, bide berriei ekiteko marko teoriko bat planteatuz: 

  • Euskal emakumezko idazleen segidaren inguruko errelatorik ezin da sortu, informazioa sakabanatua eta zatikatua dago eta.
  • Euskal emakumezkoak autore diren liburugintzaren historian oraindik ez dago elkarreraginez ondutako segidarik, apenas dagoelako elkar ezagutzarik. Puntu horretan antzeko egoeran gaude euskal literaturan, orokorrean.

 

  • Oraindik ezin da esan emakumezkoei buruzko informazioa oso barreiatuta dagoenik.
  • Gaur egungo euskal emakumezko idazleek ez dute lortu gizonezkoek lortu duten arrakasta sozial bera, eta ezin da esan emakumezkoak elkar irakurriz elikatu direnik ere.

2.SUSTAPEN PROPOSAMENA 3

2.1.EUSKAL EMAKUMEZKO IDAZLEEN SUSTAPENA

Atal hau emakumezko idazleen sustapenerako lagungarriak izan daitezkeen proposamenetan oinarritzen da; euren lanaren irakurketaren bitartez iritzia sortuz, gizartearen ezagutzara eramango dituen bidea izanik. Beraz, emakumezko idazleen aniztasunean eta sormen lanean arreta jartzea da gakoetariko bat.

 Emakumezko idazleak euskal letren sistemaren alor guztietan sortzaile

 

4

Euskarazko letren sisteman emakume idazleen txertatzeak egoeraren azterketa diakronikoa 2 eta sistemikoa eskatzen du; edonola, emakumezko idazleen presentzia euskal literaturan eta XIX. mendeaz geroztikako eboluzio kuantitatiboaren arrazoiketa posibleak. Horrekin batera, emakumezkoen artean gehien jorratu diren generoak eta arrazoiketa posibleak aztertu beharko lirateke.

Ezinbestekoa da emakumezkoak euskal letretan agertzearen edo ez agertzearen arrazoi posibleak aztertzea, eta, horrekin batera, noiz (informatzaile gisa, kolaboratzaile gisa, ezizenez, idazle gisa…) eta nola sortutako obrak diren deskribatzea (ahoz emanak, idatziak, beste bitartekaritza batzuk: antzerkia, gidoigintza, IKTak…), eta horren inguruko marko teoriko bat sortzea.

Eginbeharren artean emakumezkoek sortutako obra guztien bibliografia eta erreferentzien bilduma ere balegoke.

Azken hurbilketa bat emakumezko idazleen obra irakurketa informatzaile batetik abiatuko litzateke (laburpena, literatura-generoa, hitz gakoak…), azkenik obra jakinen irakurketa sakonetara helduz. Obra jakin horien lekukotasunak emakumezko idazleen obran, garaian, euskal literaturaren historian, emakumezko idazleen artean… tresna baliagarriak izan daitezke emakumeek euskal letren sisteman integrazio normalizatua lortzeko.

2.2. EMAKUMEZKOOK IDATZI DUGUNA EZAGUTARAZTEN: AURREZ AURRE

 Emakumezko idazleak sortzen. Formakuntza eta
dibulgazioa. Idazle artean: zuzenketa eta tutoretza.

Araututako unibertsitate-sistemak ez du idazten erakusten, eta graduondoko gisa planteatzeak ematen du aukera, dagoeneko, adin batera iritsi den ikasleria batengana iristeko. Aukera hori ematen du Bergarako UNEDek tutelatutako IDAZLE ESKOLA titulu propioak. Kreditu ofizialik eman ez arren, irakasleen formakuntza gisa homologatua dago. Ez da emakumezkoentzako idazle-eskola, baina emakumezkoak gehiengo dira ia ikasturte oro. Bertan, ikasleak idazten, zuzentzen eta irakurtzen ikasten du idazle diren irakasleekin, eta tutoretza pertsonalaz baliatzen dira bi urtez.

IDAZLE ESKOLAko ikasleek amaiera-proiektu bat aurkeztu behar dute, eta idazle batek zuzentzen ditu.

SKOLASTIKA eskolak ere planteatzen du emakumezkoen formakuntza, baina batez ere irakurketa eta ikerketara bideratua dago. Nahiz eta euskal letrekin lotura izan, batez ere gazteleraz ari da.

Gaur eguneko testuinguruan, unibertsitateetan ikerketa sustatzea, EHUn AKADEME den bezala (2019), baina euskal letren sistema autonomoa aintzat hartuko duen sorkuntzara bideratua, ezinbesteko proposamena da.

Ikusgarritasun fisiko eta soziala. Idazleak irakurleekin: irakurketa-klubetarako irakurketagidak. Norbere gela propioak eta egonaldiak. Autobus ibiltari morea. Euskal emakumezko idazleen liburutegi edo artxiboa. Sortzaile ala sorgin, euskal emakumezkoen basoa. Irakurketarako espazioak eta natura. 

Emakumezko idazleei buruzko hainbat galdera ere plantea litezke; horien artean, zein emakumezko idazlek edo sortzailek eragin duen idazleengan… GIDA PRAKTIKOAren sorkuntza oinarrizko tresna izan liteke emakume idazleen ikusgarritasunaren bermean.

Haur eskolak dituzten Euskal Herriko hainbat herritan egonaldi luzeagoak antolatzea, hiru-sei hilabetekoak, 30 urte baino gutxiago duten emakumezkoentzat edota 3 urte baino gutxiagoko haurrak dituzten emakumezkoentzat. Oraindik ibilbide profesionala osatu ez duten emakumezko askorentzat aukera ederra izan daiteke.

Egonaldi horietan parte hartzen duten emakumezkoen kargu utz daiteke, adibidez, euskal emakumezko idazle batzuen irakurketa bideratzea, irakurle klubak sustatzea edo antzeko lan batzuk sustatzea.5

Adibidez, udalerrietarako kultur-programazioaren alderdi bat, irakurle klubekin koordinatua, autobus lila izan liteke, hala nola emakumezkoen liburuak bertatik bertara ikusteko, mailegatzeko eta kontsultatzeko edo emakumezko idazleen zerrendatutako liburuak bertatik eskaintzeko eta irakurleen irakurketa-plan pertsonalizatuak lotzeko balio dezakeena.

Udalerrien ekarpena bizilekua eta haur eskolako kuotak ordaintzea izan daiteke.

Errazena Euskal Liburutegi Sareko liburutegietatik abiatzea izan badaiteke ere, garrantzizkoa da emakumezkoon presentzia aipatua eta ikusgarria izango den toki eta erakunde nagusi bat egokitzea ere.

Euskal Herriko emakumeei buruzko dokumentaziozentro ere bilaka daiteke, baina garrantzi handikoa da euskararen presentziaren bermatzaile izatea, eta Hezkuntza unibertsitarioarekin, irakaskuntzarekin eta ikerketan diharduten elkarteekin ere lotura izatea. Era berean, gordailu lan bat egin dezake, emakumezkoek idatzi eta jasotako eskuizkribu (eguneroko, gutun, irudi, ilustrazio), testu eta liburuen zuzenketa eta inprenta-probak, argitaletxeekin izandako kontratuak eta abar gordetzeko bidea aztertuz, emakumezkoen liburutegiak jasoz.

Emakumezkoek ez idazteko arrazoi objektiboen artean zentsura daukagu, eta euskal emakumezkoen eta euskal liburugintzaren aurka Inkisizioak eragin handiena izan zuen tokietako bat da Durango.

Era berean, euskal mitologiaren ikuspuntutik, Anbotok eta Anbotoko damak edo Marik duten erreferetzialtasuna ezinbestekoa da euskal imajinarioan.

Euskal literatura modernoa sustatzeko Gerediaga elkarteak eman duen bultzada garrantzitsua izan da. Ez dezagun ahatz, Durangon, Gerediaga elkartea sortu zuten hamabi lagunen artean izan zirela María Concepción Astola, Gerediaga aldizkariko zuzendaria, eta, harekin batera, M. Rosario Astola, Arrate Salazar eta Carmen Miranda.

Durango, Sara edo Zugarramurdi badira, beraz, ibilbide bat, sare bat, non euskal emakume idazleak presentzia nabarmena izan duen.

2.3. EMAKUMEZKOEK IDATZI DUGUNA EZAGUTARAZTEKO SARE SOZIALAK: NORBERE GELATIK WEBGUNE PROPIORA

 

Eredu baten ezaugarriak 3; idatzi dugunaren isla eta oihartzuna.

6Edozein tokitatik irakurtzeko aukera eman dezake webguneak, eta euskal emakumezko guztiek idatzi dutenaren berri modu zehatzean eta metodikoan eman dezake; irakurzaletasuna sustatuko luke eta, datuez gain, datuen irakurketa globala irekitzeko aukera zabal dezake.

Webgune horren xedeen artean legoke:

  • Euskal letren hasieratik dauden emakumezko idazleen erreferentziak eta testuak jasotzea, emakumezkoek sortuak bezala.
  • XVI. mendetik hona euskaraz idatzi eta argitaratu duten emakumeei buruzko informazioa dokumentatzea.
  • Emakumezko sortzaileak nortzuk izan diren eta diren (gizarte maila, jatorri edo bizilekua…) biltzea.
  • Emakumezko sortzaileek zein motatako lanak idatzi zituzten eta dituzten jasotzea.
  • Emakumezko sortzaileen lanak nola zabaldu edo debekatuak izan ziren eta diren aztertzea.
  • Emakumezko sortzaileon lanak nork irakurri zituen eta dituen, eta nola argitaratu izan ziren eta diren ere ikertzea.

Eredu interesgarria izan daiteke, besteak beste, BIESES izeneko datu basea, Espainian gauzatzen ari dena. https://www.bieses. net/que-es-bieses/ 4

3. EUSKAL EMAKUMEZKO IDAZLEAK: BAGARA

 Ikerketak planifikatu beharraz. Oinarrietatik konkreziora.

7Marko teorikoan askotan azpimarratu den bezala, euskal emakumezko idazleen azterketak sistematikoa, jarraia, zehatza behar du izan. Hara hortxe gure zailtasun handienetakoa: euskal emakumezkoei buruz eta zehazki idazleei buruz idatzi dena oso barreiatua dagoela aldizkarietan, eta, sarri, lanketa handia egin behar dela idazle jakin batzuen urratsak topatzeko. Horrek guztiak, berriro, ikerketa beharrera garamatza, arakatzeko oinarri batzuk adostu beharrera.

Erakunde bakoitzak euskal emakumezko idazleen zerrendak publiko egin beharko lituzke, abizen zein izenez, eta helburu bateratua lortzeko lagungarria izan daitekeen ekintza litzateke.

Ikerketa espresuki bultzatzen duten erakundeek, unibertsitateek eta euskal kulturan diharduten erakundeek batez ere, agerian ez dauden emakumezkoen egiletza aurkitzeko eta aztertzeko ildoak jorratzeko bideak sustatu beharko lituzkete: a) bildumagileak editore gisa erreferentziatuz; b) egiletza aitortuz; d) idatzi duten emakumezkoak testuinguruan aurkeztuz; e) euskal letren historian ondo kokatuz (datak, datu biografikoak, tokiak, lanbideak, ardurak…); f) gizonezkoek idatzitako obraren paratestuetan emakumezkoen aztarnak erreferentziatuz; g) hizkuntza-paisaia aintzat hartuz, eta toponimian eta izendegietan emakumezkoen arrastoak ere arakatuz; h) ahozko iturrietan eta ipuin tradizionaletako pertsonaien artean, arkitektura zibil eta erlijiosoetan ageri diren emakumezkoen aztarnak azaleratuz.

Euskal emakumezkoak euskal letren sisteman: eragile. Sistemaren eragileen eta euskarazko idazleen arteko interkooperazioa. Euskal emakumezko idazleen lehen Kongresurantz. Euskarazko emakume idazleen institutua. 

Emakumezkoek idatzi dutena irakurri idazlez idazle, eta esan dutena, esan ahal izan dutena eta esan nahi izango zutenaz hausnartu eta euskal emakumezko idazleen entziklopedia bat osatzea, birtuala bada ere (webgune edo webgune-sareak), egun eskuragarri samar dauden metadatuetatik abiatuz. Euskal emakumezko idazleen lehen kongresurako gai bat izan daiteke.

I. kongresu horretan oraina lehenarekin alderatu eta etorkizuna sortzeko ahalegina burutuko genuke.

Gaur egungo emakumezko idazleen aniztasunaren lekukotasuna emango luke, idatzi duguna elkarren artean partekatuko genuke.

Gaur egun zer idazten dugun eta nola idatz dezakegun hausnartu eta eztabaidatuko genuke, aurretik nola idatzi izan den aztertuz eta geure emakumezko genealogia aldarrikatuz.

Aurrera jarraitzeko nola antolatu aztertuko genuke. Dagoeneko abian den euskal letren sistema hobetu beharraz hausnartu beharko litzateke, baina baita emakumezko idazleak bai sorkuntza-lanaren ikuspegitik eta baita euskal letren sisteman eragiteko ere nola elkartu gaitezkeen aztertu (elkarte, auzolandegi, kooperatiba, modu fisikoan ala sare birtualetan, azoka bidez…). 

___________________________________________________________________________________

1 Euskarazko emakume idazleen errealitatean oinarrituta dago azterketa, hori baita egilearen jakintza esparrua.
2 Euskal literaturaren ezaugarri bakan bazuk bostehun urteotan.
3 http://www.idazten.com/emakumeak/index.php/eu/
4 2019-04-16an kontsultatua.

 erderaz1

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago