Iritzi-Saiakera

  • Joankizunean

    Irastortza Garmendia Tere "Joankizunean" Mugalari GARA. 2009-09-11 O.ten gaztaroko neurtitzak izenarekin Oihenartek zahartzaroan eman zituen argitara, poema liburu batean . 1657an. Ordurako bere bizitza publikoan aurrera egina zen, eta bere bizitza pribatuarekin lotura zuen liburua argitaratzea zihoan, urteetan aurrera . Zer eta euskarazko poemak.

  • Karramarroena

    IRASTORTZA GARMENDIA, Tere "Karramarroena" ARGIA  2001-12-9, 1833 Zenb. Aurreko batean, hipermerkatu horietako bateko arrandegian bizirik antzeman nituen itsaskari batzuk. Hurreratu orduko jabetu nintzen askok eta askok horren gustuko dituzten perzebe eta ez dakit zer nolakoak zirena.

  • Katiluaren ipurdian oraina irakuntzen

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Katiluaren ipurdian oraina irakuntzen" ARGIA 2000-11-12, 1783 Zenb. Tren-geltoki eta hipermerkatu zenbaitetan izaten diren argazki-makinatik nire argazki ilada irten zain egon beharrean, Eroskiko liburu-sailera sartu eta liburu eder bat erosi nuen.

  • Krisketaturik

    Irastortza Garmendia,Tere " Krisketaturik" Mugalari  GARA . 2008-08-08 Lainotuta zagon itsasoa, eta hik maite naun arraintxoak ura baino gehiago. Udatiarrez gainezka egiten dinate itsas- ibilbideek eta olatuak ekartzen dizkin plastikozko ontzietan itsasoan barneratu nahi duten umeak. Udatiarrek goizetan ahazten dizkinate bere etxe eta ohiko kale eta bulegoak, eta batzuetan txori migratzaile bihurtzen ditun eta beste batzuetan txori errariak, txori galduak ditun.

  • Lagunarteak

    Irastortza Garmendia,Tere "Lagunarteak" Mugalari  GARA . Liburuen aurreneko orrian idatzitako datan antzematen dinat denboraren joana , maizenik. Denboraren joana esatea metafora bat dun, zeren eta , sarri, atxikitako denbora bat antzematen baitut eta beste batzuetan denbora lo gelditu izan bat, eta baita usteldutako denbora bat ere, hainbatetan. Baina ez aspaldian, aspalditxo, garaia iritsi izan bat edo antzematen dinat eta.

  • Liburuak eta arrakasta, arrastaka

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere"Liburuak eta arrakasta, arrastaka" ARGIA  1999-10-31, 1735 Zenb. Noraezean, libururen baten bila abiatzen naizenean kontrako bi muturretara iristen naiz. Batetik, idaztera profesionalki dedikatuko banitz edozein liburu idatz nezakeela irizten diot, batzuetan.

  • Literatur bozkak

    Irastortza Garmendia, Tere "Literatur bozkak" Mugalari GARA. 2010-5-28, 57 or. Ez dinat Haur eta Gazte literatura dei- tzen den honen ja- rraipen larregirik egin izan, egia esan. Eta aurten Juul Kanpainaren datuak aztertzerakoan nire usteen test-a aktibatu bezala egin dun.

  • Literatur historiak

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Literatur historiak" NABARRA 2006ko azaroa, 68.Zenb. 44 or. Ez oso aspaldi irakurri berri dut, liburu-iruzkin batean, euskal literaturatzat Euskal Herriko hizkuntzetan euskal herritarrek...

  • Loa-Loa ttunttulun berde

    IRASTORTZA GARMENDIA, Tere "Loa-Loa ttunttulun Berde " GARMENDIA  2002-11-24, 1877 Zenb. Amaia Zubiriaren azken diskoaren aurkezpen jaialdian izan ginen larunbatean. Irteeran, denak, gure txundiduraz aritu ginen, eta denak, Amaiak duen indarraz eta musikari eta konponketen kalitateaz, bai Pascal Gaignek hariekin sortutako arpegioena, bai Aitor Furundarenaren soinuaren espresioaz eta baita Javier Arearen perkusioak erritmoaren ordez kadentziak transmititzeko duen estiloaz isildu gabe aritu ginen.

  • Maite ditut maite gure bazterrak, lainoak izkutatzen dituenean

    IRASTORTZA GARMENDIA Tere "Maite ditut maite gure bazterrak, lainoak izkutatzen dituenean" ARGIA 2007-3-11 , 2079 Zenb. Bart esnatu eta Marina Tsvietaievak kontatzen duen pasadizoa irakurtzen aritu naun, berriro. Parisen eta 1934an gertatua, posta-bulego batean, nahiz eta hementxe bertan,

  • Merke...hitza

    IRASTORTZA GARMENDIA Tere " Meke...hitza" Nabarra2009ko Martxoa. Merke, merke esaten ikasi zuten tabernaz-taberna beraien pitxiak saltzen hasi ziren lehen magrebiarrak...

  • Merke...hitza

    Irastortza Garmendia, Tere "Merke…Hitza" Mugalari  GARA.Merke, merke esaten ikasi zuten tabernaz-taberna beraien pitxiak saltzen hasi ziren lehen magrebiarrak. Zer egiten ote duen beharrak, pentsatzen genuen laurogeiko

  • Mila ezker

    Irastortza Garmendia,Tere "Mila ezker" Mugalari  GARA. Astelehenean nire mahai gainean agertu zunan liburua. Otto Rankena . Jaiotzaren traumari buruzkoa . Gertuagoko ninan heriotzaren trauma.

  • Mugalari:Karmele Igartua gogoan

    Mugalari: Karmele Igartua gogoan, 2010-11-12, 59 or.Abuztuan hil zenetik hona, lagun askok omendu nahi izan dute Karmele Igartua, besteak beste, MUGALARIko kolaboratzaile ere bazena. Bihar,Idazle Eskolak antolatuta, omenaldia eskainiko zaio Bergarako UNEDen. Ekitaldian, beste ekintza askorean artean, bere bi poema liburuetako olerkiak irakurriko dituzte. Honako hau Tere Irastortzaren omenaldia da.

  • Mundua gure baita

    Irastortza Garmendia, Tere "Mundua gure baita" Mugalari  GARA. Batek egunkaria goizean irakurtzen duenean edo irratiko partea entzun duenean, mundua sartzen du bere baitara. Leihotik begiratu eta inguruan zer gertatu den frogatu nahi duenak bezala : aurreko okindegia zabaldu dute, autobusa geratu da bere geltokian eta garaiz nabil, etxekonekoa jaiki da eta jarri du goizeko labadorakada…

  • Nork aditu

    Irastortza Garmendia, Tere "Nork aditu" Mugalari  GARA. Batzuetan, liburu baten ostean beste bat irakurtzeari ekin aurretik , ene baitan pausatu diren testuak birpasatzen ditinat : Bereterretxeren kantoria eta Mondragoeko erreketarena, Mila Lasturkoaren kantua eta Bultziko leiotik ; Kantarik ederrena eta Ruthen liburua; Salinasen poemak eta abar eta abar eta abar luzagarri bat.

  • Ondartza

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere " Ondartza"  LAUAXETA. Idazleek idazleari.Omenaldia  2005, 55-57 or.

  • Ontsa bizitzeko bideak

    IRASTORTZA GARMENDIA, Tere "Ontsa bizitzeko bideak" NABARRA  2005eko martxoa, 44 or. Heriotza bilakatzen da galdegai bakarra garai askotan eta denbora luzez. Gehienetan adinarekin jabetzen gara horretaz...

  • Oraina, historia eta histeria artean

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Har dezagun tartea. ARGIA 2000-9-24, 1776 Zenb. Ez dira ekintzak geratzen; ez dira amets eta zaputzak mamitzen. Besteek egiten duten historia geratzen da. Laburpena. Zeini axola zaio egia zer zen eta zer den gezurra.

  • Oturuntza

    Irastortza Garmendia, Tere "Oturuntza" Mugalari  GARA.Beste batzuetan bezala elkartu ginen. Aspaldiko lagunak gara, lagun zaharrak. Oraingoan , elkar ikusi gabe ginen aspaldian, eta elkarri begira ere egon gintzaizkion : bati bizitzak eman dion pasarea, besteari urteek erantsi dioten gozotasuna eta dotorezia.