Iritzi-Saiakera

  • Ezin segi

    Irastortza Garmendia, Tere "Ezin segi" Mugalari GARA. Larunbat arratsaldea dun. Baratzuriak xehe-xehe egin eta asteko otordu batzuk prantatzen ari naun.Baratzuri, tipula eta piper berdeak ia denerako balio dutela ari naun ikasten.

  • EZIZENez, IZENGOITIez eta izanaz

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "EZIZENez, IZENGOITIez eta izanaz " ARGIA  2003-11-2, 1918 Zenb. Joseba Zulaikak aspaldiko poema-liburu hartan gauzei izenak ematen jarri zuen Adan. Izana izenaren aurretik izango zen, baina harrez gerokoan, euskaldunak sinistuta gaude izena duenak izana baduela, nahiz eta izana duenik eta izendatu behar ez denik ere, izan baden.

  • Fotosintesiaz

    Irastortza Garmendia, Tere "Fotosintesiaz" Mugalari  GARA. Fotosintesia zunan gaia, umeak ikasi beharrekoa. Nola gauez oxigeno lapurtzen duten landareek eta nola egunez oxigenoa oparitzen duten.

  • Garena garela

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Garena garela" ARGIA  2001-10-7, 1824 Zenb. Ikasle batek rabinoari galdera asko egiten omen zizkion, eta rabinoak ez omen zion erantzun ere egiten, isiltasunarekin ez bazen. Orduan, ikasleak, modu horretan inongo aurrerabiderik ematen ez ziolakoan, esan omen zion ez zeukala zertan bere ikasle izanik, ezeri erantzuten ez zionez.

  • Gaur ez zaizkidan hitzak ateratzen

    Irastortza Garmendia, Tere "Gaur ez zaizkidan ateratzen" Mugalari  GARA . Gaur ez zaizkidan hitzak ateratzen, esan didan, eta nik isilik egoten ikasi nahi ninake, eta ateratzen ez diren hitz horiek entzuten ikasi. Adi jarri naun eta salatik telebistako kalaka zatorren. Eta nik, burrunba horren gainean joaten utzi nahi dinat nire hitz egiteko joera gogaikarri hau . Gaur ez zaizkidan hitzak ateratzen, hik esana gogoratzen dinat. Su bat masailetara.

  • Gemma Gorgari gutuna: edertasunaz eta hieratikotasunaz, ala askatasunaz

    IRASTORTZA GARMENDIA, Tere "Gemma Gorgari gutuna: edertasunaz eta hieratikotasunaz, ala askatasunaz" NABARRA  2006ko maiatza, 62.Zenb. 44 or.Igandea da eta Aberri Eguna gurean...

  • Gizabete

    Irastortza Garmendia, Tere "Gizabete" Mugalari  GARA.Gizakia guztiaren neurria dela zionan Protagoas-ek. Hala esan bide zinan eta hala errepikatzen dinagu, zentzu metaforikoan beti, hori bai.

  • Hamairu liburu, hiru katalogo eta bost zorro

    Hamairu liburu, hiru katalogo eta bost zorro ARGIA, 2009-12-21.Urtekari batean eta euskal literaturaz argi egiteko asmoz jartzen naiz ordenagailu aurrean. Aurretik, egun askotan hartu ditut oharrak, goiz askotan nola hasi erabaki ezinda ibili naiz eta amaierarako utzi dut hasiera-kontua. Baina eskari honek ere bazuen bere galdera eta egiten dut ene artean

  • Harri Garmendia: "Onena Bat Bakarrik Izan Daiteke"

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Harri Garmendia: "Onena Bat Bakarrik Izan Daiteke"" ARGIA 1983-9-18 , 985 Zenb. Harri Garmendia 17 urteko igerilari ezaguna da. Telebista dela irratia, egunkariak edo aldizkariak direla bere izena kirol munduan nahiko aldarrikatua izan da. Gu ere okasioari uko egin gabe elkarrizketa egitera gerturatu ginen eta hainbeste sari irabazi dituen kirolari gazte honekin hitzegitea guztiz interesgarri gertatu zitzaigun.

  • Hiru lagun mahai batean

    Irastortza Garmendia, Tere "Hiru lagun mahai batean " Mugalari  GARA, 2010-01-13 Lagun batzuekin bazkaltzea egokitu zitzaidan eta, lehen platerean, gure herri hauetako batean egin behar dituzten obra eta ekipamenduen gaia atera zen: ez dakit nolako ikus-entzunezko baliabidez eta honelako eta halako neurriko tranpalaz aritu zen bat … Eta beno, diru-kontuen xehetasun batzuetara iritsi ginenean, ura hartu eta edan beharrean gertatu nintzen , batura kontrako eztarrira joan ez zekidan .

  • Hitzaren tokia

    Hitzaren tokia Mugalari GARA, 2010-3-5, 57 or.Toki bat behar du gizakiak eguzkiaren azpian. Bertan kokatu ahala garatu ahal izango da edota bertan geratu ezinda deserrotuko. Baita ibilian eta joan-etorrian bizi direnak ere. Hauek ere badute, funtsean, sorterri, sortalde eta sartalderik.

  • Hurrengo zutabearen txanda

    Irastortza Garmendia,Tere "Hurrengo zutabearen txanda" mugalari  GARA , aspaldian, inpentsan bezala etortzen zaidan. Esan nahi dinat, aldez aurretik zertaz idatzi pentsatzen jartzeko denbora bera ere eskuetatik joana gertatu balitzait bezala.

  • Ipuin antxeko gertaerak

    Iratortza Garmendia, Tere " Ipuin antxeko gertaerak" Mugalari  GARA . Denborak egin egiten duela bere lana. Yon Etxaide Itharterek Purra!Purra!1ean berrargitartutako ipuinak irakurtzen hasi aurretik, 1987an egindako hitzaurre-azalpenak irakurtzeari ekin nion, aurrena. Nola 1953an liburuaren aurren zatia argitara eman zuen “ ederki kostata gero, zentsura frankistarekin nirebiziko borroka eginda, alajaina!”.

  • IRASTORTZA,Tere" Izateko sortu"

    IRASTORTZA,Tere" Izateko sortu" 1. Jaiotzaz eta amatasunaz 1.1. Jaiotze urtea eta lekua. Lehen oroitzapenak Zaldibin jaio nintzela 1961ean. Neuk ere ez dut gogoan, eta ez dut gogoratzen jaioera, nahiz behin edo, eta ez aspaldi, osteopataren eskutan nire burua lagata neukala, lepo-gainean sentitu nuen, buruaren jiratzen-leun bateko instante batean, noizbait-noizbait, estuera batetik irten eta zerbaitek, argitasun batek nire begiei aurre hartua ziela. Segundu laurden horretan, lipar horretantxe, zerbaiten zantzu bat sentitu nuen eta oso lasaigarria gainera, zeren eta beste batzuetan, begiak zabaldu eta sabairen zuritasunak itsutu eta nigargurea eragin izan baitit.

  • IRASTORTZA,Tere"Eskolako oharrak: Euskal itzulpenaren norabide eta noragabeak"

    IRASTORTZA,Tere"Eskolako oharrak: Euskal itzulpenaren norabide eta noragabeak" Galeusca 2002 Eskolako oharrak: Euskal itzulpenaren norabide eta noragabeak Tere Irastortza Komunikazioak beti behar du HARTZAILE eta ESATARI bat, MEZU batekin batera. Hala erakutsi zaigu, aspaldion. Badakigu, jakin, eskema horrek aldagarri anitz eskaintzen duela: batzuetan mezuaren deskonposaezina eta ulertezina berak bihurtzen baitira mezu, eta beste batzuetan, igorle-mezuek hartzailearen deuseztapena eskatzen baitute.

  • IRASTORTZA,Tere"La caracterización de la mujer a través de su descripción física en cuatro cancioneros del siglo XV"

    IRASTORTZA,Tere"La caracterización de la mujer a través de su descripción física en cuatro cancioneros del siglo XV"

  • Irteera, atzean

    IRASTORTZA GARMENDIA Tere "Irteera, atzean" ARGIA 2005-5-29 , 1994 Zenb. Leizezulo horretatik atzeraka irten behar dela. Horixe esan zidan semeak, Beasaingo festak direla eta Mariren, Murumendiko Damaren zuloaz. Diotenarengatik, bertararazteko zapi eder edo bitxi zoragarriren bat eskainia izango du Txindokiko Damak.

  • Izapidean

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Izapidean" ARGIA 1999-1-31, 1701 Zenb. Izan ala ez izan, omen duk, seme, Shakespearek aditzera emandako dilemarik handiena, heroeak bere bakartatean hausnartutakoa. Heroeak, oraindik ez dakik, indarra bere baitatik bakarrik ateratzen duten gizaki horiek izaten dituk.

  • Izardiak eta mama gozoak

    Irastortza Garmendia,Tere "Izardiak eta mama gozoak" Mugalari  GARA . Bero egiten du. Izarditan dago lurra : belarrak, hostoak. Gu izarditan gaude. Izerditan da izadia gure inguruan, eta iruditzen zait, jarri ezkero, izadiaren izerdiak baduela koplarik! Baina , gauza da, gero, izardia! Ez dut askotan aipatua ikusi, nola eta ezten behinola ezarritako madarikapen biblikoan : gure kopetako izerdiarekin irabaziko genuen bizimoduaz.

  • Jainkoa hil da eta gu gaixo gaude, hala ere

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere " Jainkoa hil da eta gu gaixo gaude, hala ere" ARGIA  2001-2-11,  1795 Zenb. Jainkoaren heriotza aldarrikatu zuen XIX. mendeak.