Iritzi-Saiakera

  • Enaren hegaletan

    Irastortza Garmendia, Tere "Enaren hegaletan" Mugalari  GARA ,2010-2-5 , 57 or. Otea jotzean eta sagarrak txikitzean, esate baterako, erritmo bat, ttakun bat sortzen dun. Bai, egia dun, sagardoa egiteko mamarekin batera, ganaduarentzako jatenarekin batera. Baina sortzen dun ttakuna. Eta haurrari bularra emateko haren begiei so jartzerakoan, edo elkarri begira jarrita begiak biltzean sortzen dun ttakuna. Geroagokoak ditun tarte horiek, aldi horiek, egoera horiek.... nonbait kokatu beharra.

  • Epai garaiak

    Irastortza Garmendia, Tere "Epai garaiak" Mugalari  GARA.Adiskide, beldur apur batekin idazten dinat. Esan dezadan egia, orduan eta gehiago epai zain bizi garela iruditzen zaidan .

  • Epez kanpo

    IRASTORTZA GARMENDIA, Tere" Epez kanpo" ARGIA 1999-12-26, 1743 Zenb. Epez kanpo ari naiz ARGIAko artikulu hau idazten. Ez da, ziurrenera, epez kanpo egin dudan eta egingo dudan gauza bakarra. Are gehiago, sarri pentsatzen dut epez kanpo bizitzea egokitu zaidala,

  • Eragozpenik ez

    Irastortza Garmendia, Tere "Eragozpenik ez" Mugalari  GARA.Irakurri ez dudan liburu bat hartuko dinat hizpide, haizea bezala pasatzea permititu eta han -hemenka adierazi nahi denaren gainetik aritzeko modua ematen din eta .

  • Erlojuen mekanikaz

    Irastortza Garmendia,Tere "Erlojuen mekanikaz" Mugalari  GARA. Berriz irakurri dinat Erlojuen mekanika. Ez mekanika-ikasle batek erloju bat ireki eta zer-zertarako den jakiteko behar duen arretarekin, baizik eta hustutako erlojuaren piezetan erlojuaren zergatia ezagutu nahi duen zentzuz-gabetukoaren grinarekin, ezjakintasunari onartzen zaion sorpresa ahalmenarekin

  • Erroetatik ateratako ateak

    Irastortza Garmendia,Tere "Erroetatik ateratako ateak" Mugalari  GARA. 2010-4-30, 57 or. Batzuk gara ateak geldi geldi ixtekoak, heldu-lekutik tirata, isil-silik. Beste batzuk atea golpean ixtekoak dira, irtetearen garrantzia azpimarratuko balute bezala, «banoa»-ka ixten dute atea, «ta zu hor konpon»- ka hanka egingo balute bezala.

  • Esku bete hotz

    IRASTORTZA GARMENDIA, Tere "Esku bete hotz" Nabarra  2009ko otsaila, Zenb.35, 46-47 or.Neurria aldatu duzue eta, liburuaren antzekora ekartzean, esku bete geratzen da, eta koaderno artean eramangarriago eta gordetzen errazago eta ez botatzeko aproposago, esango nuke...

  • Eta nabilelako nago

    Irastortza Garmendia,Tere "Eta nabilelako nago" Mugalari  GARA. Iragana beti eraldatua dun. Eraldaturik ez bada oraina baita, oraindik. Izan zena, zen-zenetan dirauen bitartean, presente zagon, ez dun iragan, oraindik; ez dun iragana , izango dun dirauena.

  • Etsi ala eutsi. Eutsi ala hautsi

    IRASTORTZA GARMENDIA, Tere"Etsi ala eutsi. Eutsi ala hautsi" NABARRA  2005eko, iraila. 54 Zenb. 44 or.Historia de una pancarta liburua oparitu zidatenerako, arituak ginen behin edo beste, gure herriaz, erabaki beharraz, isilean pasatzen ditugun injustiziez...

  • Euli bat sartu zunan atzo gure sukaldean

    IRASTORTZA GARMENDIA Tere " Euli bat sartu zunan atzo gure sukaldean" ARGIA  2007-7-29 , 2099 Zenb. Euli bat sartu zunan atzo gure sukaldean, eta isil-isilik ibili zunan, baina azulejo zuri gainean berehala nabarmentzen zunan. Garaiko kontuak, inolaz ere, zeren eta eulirik gabeko uda ez baitun agertu parte onekoa laborarientzat, San Juan euli gabe, urtea ogi gabe zioen errefrauak adierazita uzten duen bezala.

  • Euriaz, geratzen denean

    Irastortza Garmendia, Tere "Euriaz,geratzen denean" Mugalari  GARA. Euria ari du, Teleberrin esan arte ez zait iruditu hau udazkeneko uda denik... eta behingoz, Euskadi Tropikaletik berriro gure gazte garaiko udara iritsia nintzelakoan egon naiz , adi adi nola euriak dena ixiltzen duen. Ari du eta eta euri-zirzira honekin egonerako jartzen da bat.

  • Euriaz, geratzen denean

    IRASTORTZA GARMENDIA, Tere "Euriaz, geratzen denean" NABARRA 2007ko iraila, 78.Zenb. 44 or. Euria ari du, Teleberrin esan arte ez zait iruditu hau udazkeneko uda denik...

  • Euskal Kultura 2002

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere"Euskal Kultura 2002" Jakin 21-26 or.Belaunaldien gurpilean: ikuspegi konparatzailearen ajeak Estimatzen ez duguna existituko ez balitz bezala jardun izanaren ondorio asko pairatu izan ditu euskal literaturak —eta pairatzen—. Barkatuko dit irakurleak 1888ko egun batetik hasten banaiz,

  • Euskal Kultura 2003

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Euskal Kultura 2003" JAKIN  2003, 35-39 or.Pio Barojak 1940an Loiolako Inaziori buruz idatzitako artikulu batean azpimarratzen zuen santu haren Espirituzko Jarduera haien errealismo eta materialismoa.

  • Euskal Kultura 2004

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Euskal Kultura 2004"JAKIN  2004, 29-35 or.2003ko azaroan, Gernikan bildu ginen, «Memoria eta Historia» hizpide, Associación d’Escriptors en Llengua Catalana (AELC), Asociación de Escritores en Língua Galega (AELG) eta Euskal Idazleen Elkartea (EIE).

  • Euskal Kultura 2005

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Euskal Kultura 2005" JAKIN 2005, 28,35or. XVII. mendean Zuberoan Legegizonak izan dira euskal atsotitzen aurreneko bilt- zaileak. Bat, Garibai, XVI. mendean. Hutsetik abiatu or- dez, erraneretatik abiatu ziren.

  • Euskal letren erreforma eta maite nahi gaituzten irakurleen bila

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Euskal letren erreforma eta maite nahi gaituzten irakurleen bila" NABARRA 2006ko iraila, 66.Zenb. 44 or. J.M. Bidadorren Dantzaren Erreforma Euskal Herrian irakurtzen ari nintzen...

  • Ezagutzen dut jendea Nabarra irakurtzen duena

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Ezagutzen dut jendea Nabarra irakurtzen duena " NABARRA Zenb .100, 32 or. Bi edo hiru, bere egoteko maneretan. Betaurrekoak jantzi, poltsatik formatu berriko Nabarra atera eta behin eta hurrengoan...

  • Ezari emana

    IRASTORTZA GARMENDIA Tere " Ezari emana" ARGIA  2008-12-28 , 2165 Zenb. Afrika bezala paperera ekarri mundua eta han banatu, sailkatu, neurtu. Gero etxe bat zegoen tokitik bi nazioen arteko muga pasatzen bada etxearena da okerra; geroago etxe hartakoak handik joaten ez badira ez dira izango besteentzat ez hango eta ez hemengo, bere jaiotetxeari atxikitzen zaizkienak identitate arazoak izango dituzte, edo izango da basa direlako edo ez aski unibertsal. Izan ere, paperetan gorde baita egoera bakoitza sailkagarri bihurtzen duen kasuistika bat, eta sailka ezin dena... ba horixe, halako salbuespenen poltsara sartu behar da.

  • Ezin elkar irakurri

    Irastortza Garmendia,Tere "Ezin elkar irakurri" Mugalari  GARA . Vargas Llosak ezetz zionan. Nik bai, irakurri izan netinan Corin Telladoren nobelak, nahiz eta ez dudan ezagutu. nahiz ez dudan inoiz bere berririk batere izan , esango nuke hil arte.