search
Tere Irastortzaren liburuak
Izen gabe,direnak Haurdunaldi beteko khantoriak
Tere Irastortzaren liburuak
Manual devotio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzeco escu-liburua
Tere Irastortzaren liburuak
Gabeziak khantoreak / Izen gabe direnak/ Glosak Esana zetorrenaz
Tere Irastortzaren liburuak
Derrotaren fabulak / Hostoak
Tere Irastortzaren liburuak
Izendaezinaz / Gabeziak
Tere Irastortzaren liburuak
Eta orain badakit / Siete poetas vascos/ Osinderdeko kantoriak

Kazetaritza espezializatuaren erronka berriak jorratuko ditu EIE elkarteak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

• Jardunaldi batzuk egingo ditu udaberrian Euskal Idazleen Elkarteak

• Webgune berria aurkeztu dute, euskal literatura bultzatzeko asmoz egina

h1    
Tere Irastorta, Joxerra Aizpurua eta Nagore Atela, atzoko agerraldian, EIEren egoitzan    

«Kazetaritza espezializatuaren erronka berriak» jardunaldiak egingo ditu datozen asteetan Euskal Idazleen Elkarteak. Topaketa honen edukiak aurkeztu zituzten atzo, eta baita webgune berria eta «Idazleak ikastetxeetan» programaren azken emaitzak ere. Euskal idazleek “Euskaldunon Egunkaria”rekiko atxikimendua adierazi zuten.

K.A.

BILBO

Euskal Idazleen Elkartearen ordezkariek prentsaurreko bat egin zuten atzo Donostian, hainbat gai jorratzeko. Alde batetik, hil honetan hasiko diren “Kazetaritza espezializatuaren erronka berriak” jardunaldien edukiaren berri eman zuten.

Euskal gizarte osoarentzat eta, bereziki, Unibertsitate komunitateari begira

Hitzaldiak

Pello Zubiria eta Xabier Oleaga hitzaldiak emateko gonbidatuta zueden
_____________
 
Idazle guztiak
daude deituta,gaur,
"Egunkaria"ren egoera aztertzeko bilerara.
 

antolatu dituzte topaketa hauek. Lehenengo hiru hitzaldiak (martxoaren 14an, 28an eta apirilaren 11n, hain zuzen ere) Julio Ibarra kazetariak, Unai Elorriaga idazleak eta Hasier Etxeberria kazetari eta idazleak egingo dituzte. Albistegietako edizioa, literatura prentsan eta elkarrizketaren arte-lana dira hizlari hauek jorratuko dituzten gaiak.

Hurrengo bi hitzaldiak emateko, maiatzean, egun atxilotuta dauden bi kazetari zeuden gonbidatuta: Pello Zubiria Argiako zuzendaria eta Xabier Oleaga, Partaideko komunikazio arduraduna. «Momentuz, mantendu egingo dugu programa», iragarri zuen Tere Irastortza EIEko lehendakariak. Irastortzak “Euskaldunon Egunkaria” itxi izana salatu zuen, eta orain «zubi asko berregin behar direla» adierazi zuen. Hori dela-eta, deialdi bat egin zuen gaur, 17.00etan, EIEren egoitzan egingo den bilerara joateko. «Euskal idazle guztientzat zabalik dago batzarra, “Egunkaria”ren egoera aztertzeko», esan zuen.

Alde horretatik, EIEren lehendakariak Galiziatik eta Kataluniatik heldu diren azken atxikimenduak aipatu zituen. Galiziako hainbat idazle eta Asociación de Escritores en Lengua Catalana elkartea daude atxikimendu berrien artean.

Bestetik, webgune berria aurkeztu zuten atzoko agerraldian. www.idazleak.org orrian euskal literaturaren historia atal bat eta bazkidearen txokoa sartu dute. Elkartearen eta bazkideen arteko harremana sendotzea da honen helburua.

Amaitzeko, “Idazleak ikastetxeetan” programaren emaitzen berri eman zuten EIEkoek. Esan zutenez, 2002-2003 ikasturtean 364 saio egingo dituzte, iaz baino 102 gehiago.