Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Galde-eskeak 
tere    
TERE IRASTORTZA
Idazlea, Euskal Idazleen Elkarteko Lehendakaria
   

Espainiako Kritikaren Saria jaso berri duzu: zure ibiLbidea saritu nahi izan duo Nola hartu duzu aipamen hori?

Haritz Esteban

Glosak. Esana zetorrena liburuari eman diote aurtengo Kritika Saria. Nola jaso dudan adierazteko hiru hitz ditut: 1: sorpresa; sári hau argitaratutako poesia liburuei ematen zaiolako, ez idazleak berak aurkeztuz. Bigarrenik, sorpresa, nik liburu bat argitaratzetik hurrengora bitarte denborak ematen ditudalako, eta ustez ondo dagoenean argitaratu arren, euskaldunak ez garenez oso laudoriotara emanak, inork esan arte ez duzulako, erabat, jakiten liburuak bere egitekoa bete duen ala ez. 2 Poza. Zortzi poema liburu idatzi ondoren, kritikariek liburua ez ezik ibilbidea ere antzeman dutelako, eta, beraz, nire kezka, galdera, eta esperientzia mapa besteentzat ere ulergarria dela frogatu dudalako. Eta 3: harrotasuna; neure pozaz gain beste jende anitz poztu izan dela sentitzea harrotzeko adina arrazoi badelako.