Batzuk gara ateak geldi geldi ixtekoak, heldu-lekutik tirata, isil-silik. Beste batzuk atea golpean ixtekoak dira, irtetearen garrantzia azpimarratuko balute bezala, «banoa»-ka ixten dute atea, «ta zu hor konpon»- ka hanka egingo balute bezala. Eta beste batzuk ateak zabalik utzi beharrekoak dira. Ez du axola hotz izugarri bat sartzen bada ere, eta batik bat, ez du axola ateak ixteko sortuak izateak...