Euri jasa batek zeharka eraso eta arkupe bat aurkitu dinagu itsaso bazterrean. Itsasoa masa gris batek mugatzen zinan eta itsasoa olatuetan apartu eta gero apurtu egin dun. Eta autora bidea hartu dugunerako ostarte urdinek udaberriaren indar eta grina erakutsi dinate, geure lur hau bustitzen denean, geure bideetako asfaltoari ere lur kutsua emango baliote bezala. Halaxe dun geure izate hau aspaldion, bidegurutze bakoitzean zerbaitek eraso gaitin, eta alde guztietan atezuan bizi garela iruditzen zaidan...