Ez dinat Haur eta Gazte literatura deitzen den honen jarraipen larregirik egin izan, egia esan. Eta aurten Juul Kanpainaren datuak aztertzerakoan nire usteen test-a aktibatu bezala egin dun. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak hamabigarren urtez antolatu dituen Haur eta Gazte literaturan euskaraz argitaratutako liburuen eta ilustratzaileen hausteskundeen emaitzetatik abiatu naun. Parte-hartze zenbakiei begiratuta aztertzaile saldo eder baten lana dela zirudin. Kontu handiz egina, gogotsu hartutako lana...